Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

217. zk., 2018ko azaroaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GERNIKA-LUMOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5549

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 143/2018 prozeduraren ondoriozkoa.

Gernikako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 143/2018 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Demandatzailea: Katherine Vanessa Perez Molina.

Abokatua: Inmaculada Ansotegui Gezuraga. Prokuradorea: Miren Maite Albizu Orbe.

Demandatua: Juan Alberto Palma Martinez.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Judizio horren gainean 133/2018 epaia eman zen, 2018-10-22an. Hau dio epaitzak:

EPAITZA

Osorik baiesten dut Maite Albizu Orbe epaitegietako prokuradoreak, Katherine Vanessa Perez Molinaren izenean eta hura ordezkatuz, auzi-ihesean den Juan Alberto Palma Martinezen aurka jarri duen demanda. Horrenbestez, honako behin betiko neurri hauek hartzen ditut elkarrekin duten XXXXX seme-alabari dagokionez.

1.– Guraso-ahalaren erabilera Katherine Vanessa Perez Molina amari soilik esleitzen zaio.

2.– Elkarrekin duten XXXXX seme-alabaren zaintza eta jagoletza Katherine Vanessa Perez Molina amari soilik esleitzen zaio. Ez da adingabearen eta aitaren arteko bisita- eta komunikazio-erregimenik ezartzen.

3.– Elkarrekin duten seme-alabari eta amari esleitzen zaizkie familiaren etxebizitzaren erabilera eta bertako gauza arruntak (Iraskaskintza kalea 10, 1. ezkerra, Bermeo).

4.– Mantenu-pentsioa ezartzen da Juan Alberto Palma Martinez aitaren kargura eta XXXXX seme-alabaren alde. Mantenu-pentsio hori aitaren diru-sarrera garbien % 25ekoa izango da, gutxienez 50 euro hilean. Hilabete bakoitzeko lehen bost egunetan sartu beharko du pentsio hori, amak hartarako izendatzen duen kontuan. Urtean 12 hilabetez ordaindu beharko du pentsioa. Zenbateko hori urtero eguneratuko da epaiaren datatik aurrera urte bakoitzean KPIak izaten duen bilakaeraren arabera. Gainera, guraso biek erdibana ordaindu beharko dituzte ezohiko gastuak; ezohiko gastutzat hartuko dira osasun-sistema publikoak estaltzen ez duen mediku-laguntza (ortodontzia edo oftalmologia, esaterako) eta elkarrekin adostutako edo beharrezkoa izan eta profesional eskudunek justifikatutako laguntza (medikuak, irakasleek, eta abar).

Jakinaraz bekie ebazpen hau Fiskaltzari eta pertsonatutako alderdiei.

Juan Alberto Palma Martinez demandatua non bizi den ez dakigunez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, eta epaitegiko iragarki-oholean jartzea.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako bulego judizialean.

Gernika-Lumo (Bizkaia), 2018ko urriaren 22a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala