Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

217. zk., 2018ko azaroaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
5546

EDIKTUA, familiari buruzko 961/2017 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Bilbao, 2018ko urriaren 19a. Nik, Carolina Garcia Gonik, Bizkaiko Probintzia Auzitegiko 4. Sekzioko Justizia Administrazioaren letraduak

Jakinarazten dut: epaitegiko sekzio honetan, familiari buruzko 961/2017 apelazio-erroilua bideratu da, zeinaren autoetan epaia eman baita 2018ko apirilaren 19an; interesdunak eskuragarri izango du epaiaren kopia, bulego judizial honetan.

Eta Mohamed Boukhrissi demandatuari legezko jakinarazpena egiteko balio dezan –ez baitakigu non dagoen–, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin, ediktu hau ematen dut, eta, halaber, aditzera ematen ezen, ebazpen horren aurka, kasazio-interesarengatiko kasazio-errekurtsoa eta/edo arau-hauste prozesalarengatiko errekurtsoa aurkez dezakeela demandatu auzi-iheslariak; horretarako, 20 eguneko epea du, eta, errekurtsoak aurkezteko, 50 euroko gordailua egin beharko da bakoitzeko.

Bilbao, 2018ko urriaren 19a.

Justizia Administrazioaren letradua,

CAROLINA GARCIA GONI.


Azterketa dokumentala