217. zk., 2018ko azaroaren 12a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (244 KB - 2 orri.)
- EPUB (208 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LEHENDAKARITZA
5540
EBAZPENA, 2018ko urriaren 26koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez ebazten eta jakinarazten baitira Emakumeen aurkako Indarkerian Esku Hartzeari buruzko Unibertsitate Master Ofiziala egiteko aurreikusitako laguntzak.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2018ko uztailaren 4ko Ebazpenaren bidez, Emakumeen aurkako Indarkerian Esku Hartzeari buruzko Masterra egiteko laguntzak emateko deialdia egin zen (2018ko uztailaren 19ko EHAA, 139. zk.). Ebazpen horren 12. artikuluak dioenez, «Eskabideak Hautaketa Batzordeak aztertuko ditu; ondoren, proposamena bidaliko dio Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari. Emakundeko zuzendariak ebazpen espresua emango du, zeinaren bidez prozesua amaituko baita eta diru-laguntza nori eman eta nori ukatu zaion adieraziko. Ebazpena banan-banan jakinaraziko zaie eskatzaileei. Emandako diru-laguntzen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ere argitaratuko da, herritar orok horren berri izan dezan.».
Adierazitakoagatik, Hautaketa Batzordeak proposatutakoa kontuan hartuta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Eranskinean aipatutako pertsonei laguntzak ematea Emakumeen aurkako Indarkerian Esku Hartzeari buruzko Unibertsitate Master Ofiziala egin dezaten. Bakoitzak zenbat jasoko duen ere adierazten da bertan.
Bigarrena.– Diru-laguntza zatika ordainduko da; haren % 75 laguntza emateari buruzko ebazpena ematen denean ordainduko da; gainerako % 25a, berriz, Deustuko Unibertsitateak onuradunak lehenengo ikasturteko lehen seihilekoan zer-nolako asistentzia eta aprobetxamendua izan duen azaltzeko bidalitako jarraipen-txostena jasotakoan ordainduko da. Hori guztia Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2018ko uztailaren 4ko Ebazpenaren 14. artikuluari jarraituz.
Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Laugarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek berraztertze-errekurtsoa aurkez dezakete, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, hil biko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 26a.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,
MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.