209. zk., 2018ko urriaren 30a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (220 KB - 2 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
5338
IRAGARKIA, 2018ko urriaren 9koa, Etxebizitzako Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, ikuskaritza prozeduraren bidez entzunaldi-izapidea jakinaraztekoa.
Aipatutako entzunaldi-izapidea zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. Artikuluan xedatutako betetzeko.
Interesduna Etxebizitzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Kale Nagusia 85, lehenengo solairua, Bilbao) agertu ahal izango da, bost eguneko epean, entzunaldi-izapideak zer dioen jakiteko; orobat, hamar eguneko epea izango du, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki iritzitako alegazioak eta dokumentuak aurkezteko.
Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta harentzat jakinarazpenaren balioa izango du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Bilbao, 2018ko urriaren 9a.
Bizkaiko Etxebizitzako lurralde-ordezkaria,
ALFONSO GOMEZ FERNANDEZ.