209. zk., 2018ko urriaren 30a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (216 KB - 2 orri.)
- EPUB (198 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5334
EDIKTUA, 2018ko urriaren 15ekoa, Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroan egindako inskripzio batzuk amaitutzat jotzeko alde bakarreko erabakiak jakinaraztekoa.
Aipatutako erabakiak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, ediktu hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroaren erregelamenduaren maiatzaren 16ko 155/2017 Dekretuaren 19. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Interesdunek baliogabetzeko eskabidea eskuragarri dute Gipuzkoako Izatezko Bikoteen Erregistroaren bulegoan.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 15a.
Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendaria,
ERNESTO SAINZ LANCHARES.