209. zk., 2018ko urriaren 30a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (179 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5325
EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeari buruzko 1533/2017 prozeduraren ondoriozkoa.
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 1533/2017 behin betiko neurriak aldatzea.
Alderdi demandatzailea: Livia Maritza Gutierrez Lemus.
Alderdi demandatua: Nelson Vargas Leiva.
Gaia: behin betiko neurriak aldatzea.
Judizio horretan, honako ebazpen hau eman da:
383/2018 epaia, Livia Maritza Gutiérrez Lemus demandatzaileak eta Nelson Vargas Leiva demandatuak 1533/2017 behin betiko neurriak aldatzeko prozeduran emandakoa. Prozedura hori Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian gauzatu da.
Nelson Vargas Leiva demandatuaren egungo helbidea edo bizitokia ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, 20 egun balioduneko epean.
Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 11.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.