209. zk., 2018ko urriaren 30a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (195 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5324
EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 637/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 637/2018 hitzezko judizioa.
Demandatzailea: Limite 24 SL.
Abokatua.
Prokuradorea.
Demandatua: Maria Isabel Carrion Niso.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Judizio horretan, epaia eman da 2018-10-05ean. Hona hemen epaitza:
EPAITZA
Baietsi egiten dut Calvo Entio prokuradoreak, Limite 24 SLren izenean eta ordezkaritzan aurkeztutako demanda, María Isabel Carrión Nisoren aurkakoa. Beraz, auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera kondenatzen dut demandatua: 940 euro, PZLren 576. artikuluko interesak eta prozedurako kostuak.
Jakinaraz bekie epai hau alderdiei, eta adierazi horren aurka ezin dela apelazio-errekurtsorik aurkeztu, PZLko 455.1 artikulua aldatzen duen Prozedurak arintzeko neurriei buruzko urriaren 10eko 37/2011 Legearen eta Xedapen Iragankor Bakarraren arabera. Lege hori 2011ko urriaren 11n argitaratu zen BOEn, eta urte bereko azaroaren 1ean indarrean jarri.
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Maria Isabel Carrion Niso demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Ebazpen horren aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.
Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 8a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.