Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

206. zk., 2018ko urriaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
5250

IRAGARKIA, 2018ko urriaren 10ekoa, Lan eta Gizarte Segurantzako Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, lan arloko zehapen-prozedura bateko ebazpena jakinarazteko dena.

Eranskinean adierazten den lan arloko zehapen-prozeduran, Lan eta Gizarte Segurantzako Bizkaiko lurralde-ordezkariaren ebazpena jakinarazten saiatu arren, ez da posible izan. Hori dela eta, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, berorren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzaren Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Epe horretan, interesdunek eskura izango dute espedientea, Lan eta Gizarte Segurantzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Kale Nagusia 85, 7. solairua, Bilbao).

Halako errekurtsorik ez bada aurkezten era eta epe egokietan, zehapena ordaindu egin beharko da, hain justu ere Euskal Administrazioaren ordainketa-pasabidearen bidez, Interneteko helbide honetan: https://www.euskadi.eus/nireordainketa. Prozedura honetan, 2018-12-10a da ordaintzeko azken eguna. Ordainketa egiteko behar diren datuak honako hauek dira:

Diru-bilketarako prozeduraren kodea (BPK): 9050794.

Erakunde igorlea: 04833001-522.

Erreferentzia: 4818014500223.

Identifikazioa: 101218.

Zenbatekoa: 626,00 euro.

Eranskinean aipatzen den interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Bilbao, 2018ko urriaren 10a.

Lan eta Gizarte Segurantzako Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

JOSU ZUBERO OLAETXEA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala