206. zk., 2018ko urriaren 25a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (204 KB - 2 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
5249
IRAGARKIA, Segurtasuneko sailburuordearen ebazpen bat jakinarazteko dena. Ebazpen horrek ez du onartzen, epez kanpo aurkeztu zelako, Ertzaintzako zuzendariaren 2018ko otsailaren 27ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa, Herritarren Segurtasuna Babesteko martxoaren 30eko 4/2015 Lege Organikoaren arau-hauste bati buruzkoa.
Espediente-zenbakia: REC-VIC-042/2018-VII (405X1703647-2).
Aipatutako Ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Hori guztia argitara ematen da jakinarazpen ondorioetarako eta eranskinean aipatutako interesdunak horren berri izan dezan. Bidez batez, ohartarazpen hauek egiten dira:
1.– Ebazpenaren testu osoa helbide honetan eskura daiteke: Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea, Donostia kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz.
2.– Ebazpen horrek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, berorren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Administrazioarekiko Auzien Vitoria-Gasteizko Epaitegian, edo demandatzaileak helbidea duen barrutiko administrazioarekiko auzien Epaitegian (betiere Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiari dagokion esparruari badagokio), bi hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 18a.
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,
EUGENIO ARTETXE PALOMAR.