Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

206. zk., 2018ko urriaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
5248

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen ebazpena. Ebazpen horrek iragartzen du Giza Baliabideen zuzendariak emandako Ebazpena Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholetan jarriko dela. Aipatutako ebazpenaren bidez, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako aldi baterako zerbitzuetarako lan-poltsen behin-behineko zerrendak onartzen dira.

Giza Baliabideen zuzendariaren Ebazpenean ezarritakoaren arabera, zeinaren bidez Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako aldi baterako zerbitzuetarako lan-poltsen behin-behineko zerrendak onartzen baitira, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jakinaraztea iragarki honen egunean Giza Baliabideen zuzendariaren Ebazpena –Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako aldi baterako zerbitzuetarako lan-poltsen behin-behineko zerrendak onartzen dituena– argitaratuko dela Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako hurrengo hauen iragarki-oholetan:

1.– Segurtasun Sailburuordetza.

Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza.

Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza.

Trafiko Zuzendaritza.

Ertzaintzaren Zuzendaritza.

Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritza.

2.– Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetza.

Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza.

Giza Baliabideen Zuzendaritza.

3.– Ertzainetxeak:

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Ohartaraztea lan-poltsen eguneratze prozesuaren aplikazio eremuan dauden pertsonek 15 eguneko epea izango dutela, lan-poltsak osatzen dituztenen behin-behineko zerrenda iragarki oholetan jarri eta hurrengo egunetik aurrera, 2016ko maiatzaren 1az geroztik eta 2018ko apirilaren 30era arte betetako balorazio eta hurrenkera irizpideei buruzko agiriak aurkezteko, baita behin-behineko zerrendaren aurka egoki iritzitako erreklamazioak aurkezteko edo Segurtasun Saileko Giza Baliabideen Zuzendaritzari (Larrauri Mendotxe bidea 18, 48950 Erandio - Bizkaia) lan-poltsetatik kentzea eskatzeko ere.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 18a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

ANA AGUIRRE ZURUTUZA.


Azterketa dokumentala