Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

206. zk., 2018ko urriaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
5247

IRAGARKIA, judizioko kostuen tasazio-espedienteen gaineko administrazio-egintzen jakinarazpenei buruzkoa.

Dagozkion epaitegiek onartutako kostuen tasazioak jakinarazten saiatu arren, ezin izan da. Hori dela eta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 42. eta 44. artikuluetan xedatutakoa betetzeko, iragarki hau argitaratzen da interesdunari jakinarazteko epeak hauek direla zor dituen zenbatekoak borondatezko epean ordaintzeko:

a) Iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean hilaren 1etik 15era bitartean argitaratu denean, argitaratu denetik hurrengo hilaren 5era bitartean, edo egun hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.

b) Iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean hilaren 16tik azken egunera bitartean argitaratu denean, argitaratu denetik hurrengo hilaren 20ra bitartean, edo egun hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.

Zorrak borondatezko epean ordaintzen ez badira, premiamendu-bidera joko dela ohartarazten zaio, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erregelamenduaren 59. artikuluarekin eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 139.4 artikuluarekin bat etorriz, dagozkion errekarguak aplikatuta.

Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren kontu honetan egin beharko da ordainketa (prozedura-zenbakia eta organo judiziala aipatuta):

IBAN ES66 0182 5685 0700 0022 6271

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesdunek jakin dezaten eta jakinarazpentzat har dezaten.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 10a.

Zerbitzu zuzendaria,

JOSÉ LUIS RAMOS GARCÍA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala