206. zk., 2018ko urriaren 25a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (204 KB - 2 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
5245
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita SAN-48A001-57-2018 zehapen-prozeduraren instrukzio-egileak 2018ko irailaren 17an egindako ebazpen-proposamena.
Ezinezkoa izan da ebazpen hori aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
Ondorioz, iragarki honen bidez, I Lamparas.com entitateari jakinarazten zaio ezen SAN-48A001-57-2018 zehapen-prozeduran ebazpen-proposamena eman dela, 2018ko irailaren 17an. Ebazpen horren arabera, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuari buruzko abenduaren 22ko 6/2003 Legearen 50.4 artikuluan tipifikatutako arau-hauste bat egin izana egozten zaio.
Legezko ohartarazpenak:
Ebazpen-proposamenaren eduki osoa ezagutzeko eta egoki iritzitako alegazioak aurkezteko, interesdunek 15 eguneko epea izango dute Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren Bilboko bulegora agertzeko (Errekalde Zumardia 39 A).
Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 9a.
Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,
NORA ABETE GARCÍA.