206. zk., 2018ko urriaren 25a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (221 KB - 2 orri.)
- EPUB (196 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSASUN SAILA
5244
IRAGARKIA, G 34 2018 AD zehapen-prozedurari hasiera emateko Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak hartu duen erabakia jakinarazteko dena.
Hainbat saio egin dugun arren, M.ª Jose Cialceta Garaiburu andreari, (Fermin Calbeton 35, Donostia, Gipuzkoa) Pub Tas Tas establezimenduaren jabea denari, ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi espedienteari hasiera emateko erabakia. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.
Horren arabera, jakinarazten zaio 2018ko abuztuaren 9an zehapen-espedienteari hasiera emateko erabakia hartu dela, osasun-araudiaren balizko arau-hauste bategatik.
Legezko ohartarazpenak:
– Interesdunak hamabost eguneko epea du hasierako erabakia ikusteko, bidezkotzat jotzen dituen alegazioak, agiriak edo argibideak aurkezteko, frogaldia irekitzeko eskabidea egiteko eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko; epe horretan, halaber, espedientea ikusi ahal izango du Gipuzkoako Lurralde Orderkaritzan (Antso jakituna etorbidea 35, Donostia).
Aipatutako epean alegaziorik egin ezean, erabaki hau ebazpen-proposamentzat hartu ahal izango da, urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 64.2.f) artikuluan esandakoaren arabera.
– Erantzukizuna onartzeko aukera dago, aipatutako 39/2015 Legearen 85. artikuluaren ondorioekin, alegia, dagokion zehapena ezarriz amai daiteke prozedura eta hasieran ezarritako isun-zehapenaren zenbatekoa % 20a murriztuko da.
Halaber, ebazpena baino lehenagoko edozein unetan borondatez ordaintzeak amaitu egingo du prozedura eta proposatutako isun-zehapenaren zenbatekoari % 20ko murrizketa egingo zaio.
Kasu bietan, metagarriak diren murrizketez baliatzeko, zehapenaren aurka administrazio-bidean jarritako akzio edo errekurtsoetan atzera edo uko egin beharra dago.
Hori guztia, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Jakinarazpen honek «dies a quo» moduan du eragina, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
Donostia, 2018ko urriaren 11.
Gipuzkoako Osasun lurralde-ordezkaria,
JON ETXEBERRIA CRUZ.