206. zk., 2018ko urriaren 25a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (205 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5236
EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 707/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 707/2017 hitzezko judizioa.
Demandatzailea: Ignacio Pardo Carballo.
Abokatua: David Fernandez Cabezas.
Prokuradorea: Isabel Sofia Mardones Cubillo.
Demandatua: Amadou Faty Faye eta Daniel Hassan.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Judizio horretan, epaia eman da 2018-07-13an. Hona hemen epaitza:
Partez baiesten dut Isabel Mardones Cubillo Epaitegitako prokuradoreak Ignacio Pardo Carballoren izenean eta ordezkaritzan aurkeztutako demanda. Horrenbestez, Daniel Hassan eta Amadou Faty Faye kondenatzen ditut demandatzaileari hauek solidarioki ordaintzera: 708,57 euro eta legezko interesak hiru puntuz gehituta 2017ko uztailaren 20tik erabat ordaindu arte. Ez da kosturik ezartzen.
Amadou Faty Faye eta Daniel Hassan demandatuen egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat (PZLb).
Ebazpen horren aurka, ezin da errekurtsorik aurkeztu.
Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.
Bilbao (Bizkaia), 2018ko urriaren 4a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.