206. zk., 2018ko urriaren 25a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (200 KB - 2 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
5233
EDIKTUA, titulu ez-judizial bat betearazteko bideratutako 169/2018 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.
Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Hirugarren Sekzioa.
Errekurtsoa: titulu ez-judizialak betearazteko bideratutako 169/2018 apelazio-errekurtsoa (PZL, 2000).
Alderdi apelatzailea: Caixabank SA.
Betearazpenpeko alderdia eta betearazpenpeko alderdia: Thebygroup S.L. eta Unai Pardo Abalia.
Gaia: titulu ez-judiziala betearaztea.
Aipatutako errekurtsoan ebazpena eman da, eta honelaxe dio hitzez hitz:
Bizkaiko Probintzia Auzitegiaren Hirugarren Sekzioak, orri-bazterrean aipatzen direnek osatua zegoela, apelazio-izapidean ikusi ditu titulu ez-judizialak betearazteko 1303/2017 auto zibilak, Barakaldoko Betearazpeneko Zerbitzu Zibil Erkide Prozesalekoak. Hala egin du, Caixabank SAren eskariz (apelatzailea eta betearazlea den aldetik) –Jose Ignacio Otermin Garmendia prokuradoreak ordezkatu du, eta Juan Jose Garcia Garcia letraduak defendatu–, honako hauen aurka: Thebygroup SL, Unai Pardo Abalia eta Ruben Marzo Alzola, apelatuak eta betearazpenpekoak, denak ere auzi-ihesean. Hori guztia aipatutako epaitegiak 2017ko abenduaren 19an emandako autoaren aurka aurkeztutako apelazio-errekurtsoa dela eta.
Funtsean adierazitzat jotzen dira epaiarekin lotura duten aurrekariak, inpugnatutako autoarenak, eta, bestalde, autoa onartu egiten da.
XEDAPENAK
Baiesten dugu Caixabank SAren ordezkaritzak aurkeztutako apelazio-errekurtsoa, Barakaldoko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiak emandako ebazpenaren aurkakoa (hor du jatorria erroilu honek). Horrenbestez, ebazpen hori baliogabetzen dugu, eta deklaratzen dugu ez dela bidezkoa Ruben Marzo Alzola jaunaren aurkako betearazpena artxibatzea, eta beharrezko diren izapideetatik bideratzen jarraitu behar dela Ruben Marzo Alzola jaunaren aurkako betearazpen hau, alde batera utzi gabe bidezkoak diren gainerako ekintzak. Ez da berariazko erabakirik hartzen kostuei dagokienez.
Itzul bekio errekurritzeko aurkeztutako gordailua Caixabank SAri; hartarako, jatorrizko epaitegiko Justizia Administrazioaren letraduak emango du itzulketa-agindua.
Ebazpen hau irmoa da, eta haren aurka ezin daiteke aurkeztu errekurtsorik.
Ebazpena irmoa denean, jatorrizko autoak jatorria duten epaitegira bidaliko dira, ebazpen honen hitzez hitzezko ziurtagiriarekin, horren berri izan eta betearaz dezaten.
Hala erabaki eta sinatzen dute epaileek. Fede ematen dut.
Betearazpenpeko alderdiaren eta betearazpenpeko alderdiaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi dute epaileek, 2018-09-21eko autoa jakinarazteko eginbidea gauza dadin.
Bilbao (Bizkaia), 2018ko urriaren 9a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.