206. zk., 2018ko urriaren 25a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (245 KB - 3 orri.)
- EPUB (249 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
5230
EBAZPENA, 2018ko urriaren 10ekoa, Hezkuntzako sailburuordearena, 2017-2018 ikasturteko Irale programaren bigarren txandan irakastordu barneko euskara-ikastaroak egiteko onartuak izan ziren irakasleen ordezkotzagatik ikastetxe pribatuentzako edo gizarte-ekimenezkoentzako diru-laguntzak erabakitzen dituena.
2018ko ekainaren 6ko Aginduak (EHAA, 2018-06-22), Hezkuntzako sailburuarenak, Irale programaren baitan 2018. urtean irakastordu barneko euskara-ikastaroren batean jarduteko irakasleak liberatu nahi zituzten ikastetxe pribatu edo gizarte-ekimenezkoentzako laguntzetarako deia egiten zuen.
Ikastetxeek aurkeztutako eskabideak aztertu ondoren eta 2017-2018 ikasturtearen bigarren txandan irakastordu barnean Iralen euskara ikasteko aukeratuak izan diren ikasketarien zerrenda ofizialak kontuan izanik, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– 2017-2018 ikasturteko bigarren txandan IRALEren irakastordu barneko euskara-ikastaroren bat egin duten irakasleen ordezkoek sortutako gastuei aurre egiteko berariazko diru-laguntza jasoko duten ikastetxe pribatuen edo gizarte-ekimenezkoen zerrenda onartzea, Ebazpen honetan ezarritakoaren arabera.
Eranskinean adierazten da 2017-2018ko bigarren txandan IRALEn izan diren irakasleen izen-zerrenda eta ikastetxe bakoitzak ordezkotza horretarako jasoko duen diru-kopurua.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Hezkuntzako sailburuaren aurrean hilabeteko epean, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Ebazpen hau egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita izango da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 10a.
Hezkuntzako sailburuordea,
MIREN MAITE ALONSO ARANA.