206. zk., 2018ko urriaren 25a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (218 KB - 2 orri.)
- EPUB (209 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
5229
EBAZPENA, 2018ko urriaren 10ekoa, Hezkuntzako sailburuordearena, Irale programan parte hartu duten Hezkuntza Sailaz kanpoko euskaltegiei edo hizkuntza-aholkularitzako entitateei, 2017-2018 ikasturtearen bigarren txandako ikasleen matrikula-gastuengatik emandako diru-kopuruen berri ematen duena.
Eginbide hori zuzen eta garaiz burutu ahal izateko, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2017ko maiatzaren 24ko Aginduak (EHAA, 2017ko ekainaren 8koa) 2017ko udarako eta 2017-2018 ikasturterako Irale programaren Hezkuntza Sailburuordetzaz kanpoko ekitaldiak (konkretuki, irakastorduz kanpokoak) jakinarazi zituen, eta beraien mamikuntzan parte hartu nahi zuten ikasketa-elkarteentzako deialdia zabaldu.
Agindu horren ondorioz bi ebazpen jakinarazi ditu, 2017ko uztailaren 10ekoa (EHAA, 2017ko abuztuaren 8koa) eta 2017ko irailaren 8koa (EHAA, 2017ko irailaren 27koa), Hezkuntzako sailburuordeak 2017ko udan eta 2017-2018 ikasturtean Irale programaren Sailburuordetzaz kanpoko ikastaro-emankizunetan parte har dezaketen ikasketa-elkarteak onesten dituztenak.
Ebazpen horiek, bere xedapen gehigarrietan, material-prestakuntza eta zenbait kasutako joan-etorri gastuak ere zehatz arauturik dituzte.
Horren guztiaren garapenez, 2017-2018 ikasturtearen bigarren eta hirugarren hiruhilekoetan hainbat klase-emankizun burutu dute kasuan kasuko ikasketa-elkarteek. Emandako klase-emankizunak ordaintzea dagokio, beraz, Hezkuntza Sailari. Hori dela eta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ebazpen honen eranskinean azaltzen den bezala, 2017-2018 ikasturteko 2. txandako matrikula kostuengatik, onuradun diren euskaltegien eta ikasketa-elkarteen zerrenda eta emandako diru-kopuruak argitara ematea.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak honen berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 10a.
Hezkuntzako sailburuordea,
MIREN MAITE ALONSO ARANA.