206. zk., 2018ko urriaren 25a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (261 KB - 8 orri.)
- EPUB (198 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5226
1720/2018 EBAZPENA, irailaren 13koa, Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzetako ESIko zuzendari kudeatzailearena. Honen bidez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Medikuntza Prebentiboko zerbitzuburu sanitarioaren lanpostua lehiaketaren bidez betetzeko dei egiten da.
Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Medikuntza Prebentiboko zerbitzuburu sanitarioaren lanpostua bete beharra dago. Hori dela eta, Kudeaketako Zuzendaritzak lanpostu hori lehiaketa bitartez betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du honako arauek xedatukoaren arabera: Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen hirugarren arau arruntaren 28. artikulua, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua. Hauek dira oinarriak:
OINARRIAK
1.– Parte hartzeko baldintzak.
Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute honako baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:
a) Estatutarioa, funtzionario edo lan kontratudun finkoa izatea Osakidetzako edozein zentrotan, edo pertsonal estatutario finkoa izatea Osasun Sistema Nazionaleko Erakunde Sanitarioetan, eta A1 lanbide-taldekoa izatea.
b) Medikuntzan lizentziatura eta Medikuntza Prebentiboa eta Osasun Publikoa espezialitatearen titulazioa edukitzea.
c) Gutxienez, 4 urteko lan-esperientzia izatea Medikuntza Prebentibo eta Osasun Publikoko mediku fakultatibo espezialisten eginkizunetan.
2.– Deialdia argitaratzea.
Ebazpen hau osorik argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA), Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko web-orrian, Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzetako ESIko intraneten bai eta Osakidetzako zerbitzu-erakunde guztietan ere.
3.– Eskabideak non eta noiz aurkeztu.
Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Pertsonal Zuzendaritzara (Gurutzetako Plaza 12. 48903 Barakaldo) aurkeztu beharko dituzte eskabideak, 15 egun balioduneko epean, ebazpena dagokien Aldizkari Ofizialetan argitaratzen den azken egunaren biharamunetik aurrera. Halaber, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako eran ere aurkeztu ahal izango dira (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea).
Interesdunek eskabidea datu pertsonal guztietan bete eta dokumentatutako curriculum vitaerekin batera Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Pertsonaleko Zuzendaritzara bidali beharko dute. Dokumentazioa honelakoa izan behar da:
a) NANaren, pasaportearen edo gida-baimenaren fotokopia konpultsatua.
b) Funtzionario edo langile estatutario izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-kontratu finkodun langilea dela egiaztatzen duen agiriarena.
c) Eskatutako titulazioaren fotokopia konpultsatua (Lanpostu Funtzionalen Dekretuaren arabera).
d) Egindako zerbitzuen ziurtagiri original eguneratua, deialdia EHAAn argitaratu zen eguneko kategoria zein den adierazita.
e) Bete nahi den zerbitzuko kudeaketari buruzko txosten proiektua.
f) Meritu baloragarri guztien fotokopia konpultsatua.
Ez da beharrezkoa izango aurreko paragrafoan adierazi den bezala egiaztatzea CV aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala egiaztatuta dauden guztiak, nahiz eta izangaiak eskabidean adierazi behar duen hori horrela dela.
4.– Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda.
Eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan, Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzetako ESIko zuzendari kudeatzaileak ebazpena emango du, onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onartzeko, eta, baztertuen kasuan, baztertzeko arrazoia adieraziko du. Horrez gain, horren bidez aginduko du Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko web orrian eta Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzetako ESIko intranetean argitaratzeko, eta hamar egun balioduneko epea emango du, argitaratzen den azken egunaren biharamunetik hasita, erreklamazioak bide administratibotik aurkezteko, edo hala badagokio, eskabideetan egindako akatsak zuzentzea.
5.– Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda.
Erreklamazioetarako edo eskabideak zuzentzeko epea amaituta, Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzetako ESIko zuzendari kudeatzailearen ebazpen baten bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda argitaratuko da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko web orrian eta Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzetako ESIko intranetean.
6.– Balorazio Batzordea.
Balorazio Batzordea bat osatuko da; epaimahaiburua Zuzendari Medikoa izango da, eta epaimahaikideak honako hauek: Zuzendariorde Medikoa, Pertsonaleko zuzendariordea edo, hala badagokio, Pertsonaleko zuzendaria (idazkari izango dena, ahots eta botoarekin) era hiru kide, horietako bat IVAPek izendatua. Azken hiru horiek izangaiei eskatutako titulazioa eta espezialitatea izan beharko dute; eta horrez gain, estatupeko langile finkoak.
Balorazio Batzordea osatzeko orduan, emakume eta gizonen arteko oreka-printzipioari jarraituko zaio, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak xedatutakoaren arabera, beti ere, baldintzek hala ahalbidetzen badute. Batzordearen osaera orekatutzat joko da, sexu bakoitzaren presentzia gutxienez ehuneko berrogeia denean.
Ebazpen hau Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko web orrian argitaratuko da.
Balorazio Batzordeko kideek abstenitu egin beharko dute Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluak jasotako kasuaren batean badaude. Kasu horiexek direla kausa, interesdunek errekusatzea abiarazi dezakete edozein unetan, aipatu legearen 24. artikuluaren ezarritakoari jarraiki.
Balorazio Batzordeko kide guztiek nor bere izenean parte hartzen dute, ahots eta botoarekin, eta erabakiak boto-gehiengoz hartu, eta aktan jasoko.
7.– Izangaiei deitzea.
Proiektua defendatzeko, banakako jakinarazpena egingo zaie izangaiei, gutxienez, 10 egun aurretik. Jakinarazpenean jasoko dira eguna, tokia eta ordua proiektua jende-aurrean defendatzeko.
Proiektuan defentsa publikoetako egutegia Osakidetzako web-orrian argitaratuko da.
Balorazio Batzordeak proiektuen defentsa publikoaren aurretik egiaztatu beharko du izangaiek bete beharreko baldintzak betetzen dituztela, eta ez dagoela Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren Legearen 23. eta 24. artikuluetan jasotako abstentzio edo errekusatze-arrazoirik.
8.– Hautatzeko prozedura.
Balorazio Batzordeak dokumentazioa baloratu behar du, betiere hautagaiek behar den epean eta moduan aurkeztu badute.
Ezingo dira baloratu, inolaz ere, ebazpen hau dagokien Aldizkari Ofizialetan argitaratzen den azken egunean eskuratu gabe dauden merezimenduak, eta eskaerak aurkezteko epea amaitu aurretik behar bezala alegatu eta ziurtatu ez direnak.
Ondoko eranskinean, hautaketa-prozesu honi aplikatu beharreko meritu-baremoa jasotzen da. Gehienezko puntuazioa 66 puntu dira, honela banatzen direnak:
– Proiektua eta defentsa (gehienez, 30 puntu).
– Merituen balorazioa (gehienez, 30 puntu).
– Euskararen ezagutza (gehienez, 6 puntu).
Prozedura bi fasetan garatuko da:
A) Proiektuaren banakako aurkezpena eta jendaurreko elkarrizketa. Izangai bakoitzari deialdiaren oinarrien araberako puntuazioa emango zaio.
B) Merituen balorazioa, deialdiaren oinarrien arabera, banakako balorazio eta puntuazioarekin.
Gutxienez, prozesu osoan 33 puntu lortu beharko dira lanpostuaz jabetu ahal izateko, eta 15 puntu lortu beharko dira, gutxienez, proiektuaren balorazioan eta haren defentsan.
Prozedura osoa aktan jasoko da.
9.– Prozeduraren ebazpena.
Prozedura bi fasetan ebatziko da:
A) Balorazio Batzordearen proposamen ESIko Kudeaketako Zuzendaritzari puntu gehien atera dituen izangaiaren alde, edo, hala badadokio, hornitzeko deialdia bete gabe uzteko proposamena.
Proposamena Balorazio Batzordeko kide guztiek sinatu beharko dute, desglosatu egin beharko dira baremoko atal bakoitzean lortutako puntuak, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko web orrian eta Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzetako ESIko intranetean argitaratuko dira.
B) Kudeaketako Zuzendaritzak ebazpena emango du, eta bertan:
B.1.– Balorazio Batzordea proposatutako izangaia izendatuko da. Aukeratutako pertsonak lanpostuari uko eginez gero, hurrengo puntuaziorik onena lortu duen pertsona izendatu ahal izango da, baldin eta deialdian ezarritako baldintzak betetzen baditu.
B.2.– Deialdia bete gabe utzi ahal izango da arrazoi hauengatik:
– Izangairik ez aurkezlea.
– Izangaiek betekizunak ez betetzea.
– Izangaiek gutxieneko puntuazioa ez lortzea.
Ebazpena interesdunei jakinaraziko zaie eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA), Osakidetza–Euskal osasun zerbitzuko web-orrian eta Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzetako ESIko intranetean argitaratuko da.
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiari, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean.
10.– Esleipenaren ondorioak.
Izendapen ebazpenak ondorioak izango ditu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratzen denetik, bertan besterik xedatu ezean behintzat.
Euskadiko antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legearen 28 ataleko 3. arauaren 8. puntuan xedatutakoaren arabera, Burutzako lanpostu funtzionalek lau urteko eperako izendapen tenporala izan dezakete; lau urteko izendapen hori luza daiteke arau honetan ezarritakoaren arabera.
11.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza–Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiari, ebazpen hau dagokien Aldizkari Ofizialetan argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean.
Barakaldo, 2018ko irailaren 13a.
Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzetako ESIko zuzendari kudeatzailea,
SANTIAGO RABANAL RETOLAZA.
ERANSKINA
MERITUEN BAREMOA (GEHIENEZ, 66 PUNTU)
Merezimenduen balorazioak hurrengo faseak edukiko ditu:
I.– Proiektua eta bere defentsa (gehienez, 30 puntu).
Fase honen oinarria da balorazio batzordeko kalifikatzailearen aurrean dagokion Zerbitzuaren antolaketa eta funtzionamenduari buruzko jendaurreko azalpena, eta izangaiarekin elkarrizketa egitea.
Fase honen puntuazioa bi partetan banatzen da:
a) Zerbitzu kudeatzeko Memoria Proiektuaren balorazioa (15 puntu gehienez)
Kudeaketako Memoria Proiektuak, gutxienez, arlo hauek garatuko ditu:
a.1.– Antolamendu eta kudeaketa arloa (gehienez, 3 puntu):
Zerbitzuaren organigrama, batetik, buruzagitza-lanpostuaren funtzioak eta, bestetik, hari atxikitako gainerako lanpostuen funtzioak adierazita. Zerbitzuaren loturak. ESIko beste atal/zerbitzu batzuekikoak.
Zerbitzuko buruzagitzaren kudeaketa-plana, antolamendu-helburuak definituta, hobekuntzako arloak detektatu eta aztertuta, eta horiek lortzeko behar diren neurri egokiak identifikatuta. Eta horrekin batera, esleitutako giza baliabideak eta ekonomikoak eraginkortasunez erabiltzeko konpromiso edo plana.
a.2.– Asistentziari buruzko arloa (gehienez, 10 puntu).
Zerbitzu asistentzialen zorroaren deskribapena.
Adierazle eta helburu asistentzialak ezartzea, horien jarraipena eta ebaluazioa etengabe egiteko sistemarekin batera.
a.3.– Irakaskuntza, ikerkuntza eta berrikuntza arloak (gehienez, 2 puntu):
Zerbitzuko irakaskuntza, eta ikerkuntza planifikatzeko proposamena..
b) Memoriaren ahozko azalpena Balorazio Batzordearen aurrean (15 puntu gehienez).
Proiektua defendatzeko orduan, argitasuna eta zehaztasuna baloratuko dira, bai eta haren punturik nabarmenenak azaltzeko gaitasuna ere.
II.– Merezimenduen balorazioa (gehienez 30 puntu). Puntuazioa honela banatuko da:
II.1.– Lan esperientzia (gehienez, 13 puntu).
– Dagokion espezialitatean fakultatibo gisa zerbitzu eman duen hilabete bakoitzeko: 0,0500 puntu.
– Dagokion espezialitatean atalburu gisa jardun duen hilabete bakoitzeko: 0,0750 puntu.
– Dagokion espezialitatean zerbitzuburu gisa jardun duen hilabete bakoitzeko: 0,1000 puntu.
– Administrazio Sanitario Publikoko Zuzendaritza-kargu edo zuzendariorde mediko gisa jardun duen hilabete bakoitzeko: 0,1000 puntu.
Kontuan hartuko dira, lan-esperientzia gisa, Osakidetzako, Gizarte Segurantzako eta autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetako osasuneko zerbitzu-erakundeetan edo edozein administrazio publikotan emandako zerbitzuak, bai eta Europar Batasuneko beste estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan emandakoak ere.
Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituta egingo da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako hondarrak. Kontaketarako, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da hilabetetzat.
II.2.– Prestakuntza irakaskuntza eta ezagutzaren hedapena (gehienez, 17 puntu).
Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua bakarrik agertzen denean, puntuazioa 0,1000 puntukoa izango da kreditu bakoitzeko,
II.2.1.– Kudeaketa arloko trebakuntza (gehienez, 3 puntu).
Osasun-kudeaketarekin lotutako ikastaro bakoitzeko, iraupenaren arabera:
20-30 ordu: 0,2000 puntu.
31-50 ordu: 0,3000 puntu.
51-100 ordu: 0,4000 puntu.
101-200 ordu: 0,5000 puntu.
200 ordutik gora: 1,2500 puntu.
Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek, eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkartze zientifikoek emandako eta ziurtatuko ikastaroak baloratu egingo dira, baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta ziurtatutako ikastaroak ere, betiere titulazio ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.
II.2.2.– Espezialitateko etengabeko prestakuntza (gehienez, 3 puntu).
Dagokion lanpostuaren espezialitatearekin lotutako ikastaro bakoitzeko iraupenaren arabera:
20-30 ordu: 0,2000 puntu.
31-50 ordu: 0,3000 puntu.
51-100 ordu: 0,4000 puntu.
101-200 ordu: 0,5000 puntu.
200 ordutik gora: 1,2500 puntu.
Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek, eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkartze zientifikoek emandako eta ziurtatuko ikastaroak baloratu egingo dira, baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta ziurtatutako ikastaroak ere, betiere titulazio ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.
II.2.3.– Graduondoko prestakuntza (gehienez 5 puntu):
Doktorea: 3 puntu.
Cum laude doktorea: 4 puntu.
Gradu ondoko masterra: 2 puntu.
Unibertsitate aditua edo espezialista: 1 puntu.
Ikertzeko nahikotasuna edo diploma ikasketa aurreratuetan: 1 puntu.
Doktoretza ikastaroak: doktoreak ikastaroetako bikain edo ohorezko matrikula bakoitzeko (gehienez, 10 ikastaro): 0,1000 puntu.
Ez dira baloratuko doktoretza-ikastaroak, baldin eta hauetako bat lortzeko balio izan badute: doktore titulua, ikertzeko nahikotasuna edo ikasketa aurreratuetako diploma.
II.2.4.– Jarduera zientifikoa (gehienez: 3 puntu).
Dagokion espezialitatearekin lotutako lan zientifikoak argitaratzeagatik, txostenak edo komunikazioak aurkezteagatik, eta hitzaldiak edo mahai-inguruak egiteagatik.
Eskualdeko txosten bakoitzeko: 0, 2500 puntu.
Estatuko txosten bakoitzeko: 1 puntu.
Nazioarteko txosten bakoitzeko: 1,5000 puntu.
Eskualdeko ahozko komunikazio edo poster bakoitzeko: 0,1500 puntu.
Estatuko ahozko komunikazio edo poster bakoitzeko: 0,6000 puntu.
Nazioarteko ahozko komunikazio edo poster bakoitzeko: 1 puntu.
Eskualdeko mahai-inguru bakoitzeko: 0,2000 puntu.
Estatuko mahai-inguru bakoitzeko: 0,7500 puntu.
Nazioarteko mahai-inguru bakoitzeko: 1,2500 puntu.
Argitalpen bakoitzeko (lehengo egilea): 1 puntu.
Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,5000 puntu.
Liburu bakoitzeko (lehengo egilea): 2 puntu.
Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.
Kapitulu bakoitzeko (lehengo egilea): 1 puntu.
Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,5000 puntu.
Tesina egiteagatik: 1,5000 puntu.
II.2.5.– Irakaskuntzako jarduerak (gehienez 3 puntu).
Medikuntza Fakultateko katedraduna, dagokion espezialitatean (urte bakoitzeko) 1 puntu.
Medikuntza Fakultateko irakasle titularra, dagokion espezialitatean (urte bakoitzeko) 0,5000 puntu.
Medikuntza Fakultateko irakasle elkartua, dagokion espezialitatean (urte bakoitzeko) 0,2500 puntu.
Egoiliarren irakaskuntzarako tutore akreditatua, dagokion espezialitatean (organo eskudunak emandako izendapen-urte bakoitzeko): 0,5000 puntu.
Irakaskuntza, etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (ordu bakoitzeko): 0,0500 puntu.
III.– Euskararen ezagutza (gehienez 6 puntu).
Euskararen erabilera Osakidetza normalizatzeko den martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuak eta bera garatzen duten arauek xedatukoaren arabera baloratuko da.