Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

206. zk., 2018ko urriaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5225

2600/2018 EBAZPENA, ekainaren 1ekoa, Bilbao-Basurto Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena. Honen bidez, deialdia egiten da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbao-Basurto ESIko Biokimika eta Larrialdietako Laborategiko zerbitzuburu sanitario lanpostua lehiaketa bidez betetzeko.

Bilbao Basurto ESIko Biokimika eta Larrialdietako Laborategiko Zerbitzuburu sanitario lanpostua hutsik dago. Zuzendaritza Gerentzia honek erabaki du lanpostua lehiaketa bidez betetzeko deialdi publikoa argitaratzea, arau hauetan ezartzen denari jarraiturik: Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko 1997ko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko Hirugarren Arau Komuna, zerbitzuburu eta atalburu medikoen lanpostuak betetzeari buruzko Osakidetzako zuzendari nagusiaren 1/2016 Jarraibideak, Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen 2005eko uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua eta 1997ko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua. Hauek dira oinarriak:

OINARRIAK

1.– Parte hartzeko baldintzak.

Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:

a) Estatutupekoa, funtzionario edo lan-kontratudun finkoa izatea Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetan edo estatutupeko langile finkoa izatea Osasun Sistema Nazionaleko Erakunde Sanitarioetan, eta jarduneko zerbitzuan egotea edo eskainitako lanpostuaren lanbide-talde berari dagokion kategoria bateko lanpostua erreserbatzea dakarren beste administrazio-egoera batean egotea.

b) Medikuntza eta kirurgiako lizentziatu-titulua edukitzea bai eta A1 lanbide-taldeko edozein espezialitatea ere.

c) Gutxienez, 4 urteko lan-esperientzia izatea fakultatibo espezialista mediko gisa Biokimika klinikoan edo Analisi Klinikoetan.

2.– Deialdia argitaratzea.

Ebazpen hau osorik argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA), Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE), eta baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko web-orrian ere.

3.– Eskaerak egiteko epea eta aurkezteko modua.

Interesatuek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbao-Basurto ESIko Pertsonaleko Zuzendaritzara bidali behar dituzte eskabideak (Montevideo etorbidea 18, Bilbo), 15 egun balioduneko epean, Ebazpen hau dagokien aldizkari ofizialetan argitaratzen den azken egunaren biharamunetik aurrera. Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako eran ere aurkeztu ahal izango dira.

Interesdunek beren datu pertsonal guztiak jarri behar dituzte eskabidean, eta, curriculum vitae dokumentatuarekin batera, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbao-Basurto ESIko Pertsonaleko Zuzendaritzara (Montevideo etorbidea 18, Bilbo) bidali behar dute. Dokumentazioa, honako hauek osatuko dute:

a) NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.

b) Funtzionario edo estatutupeko langile izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-kontratu finkodun langilea dela egiaztatzen duen agiriarena.

c) Eskatutako titulazioaren fotokopia konpultsatua.

d) Deialdia EHAAn argitaratu arte emandako zerbitzuen jatorrizko ziurtagiri eguneratua, dagokion kategoria adierazita.

e) Bete nahi den Zerbitzua Kudeatzeko Memoria-Proiektua.

f) Merezimendu baloragarri guztien fotokopia konpultsatua.

CVaren aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta dauden alderdiak ez dira ziurtatu behar izango aurreko paragrafoan ageri den moduan; hala ere, eskatzaileak horren berri eman behar du eskaeran.

4.– Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda.

Eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan, Bilbao-Basurto ESIko zuzendari gerenteak ebazpena emango du, onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onartzeko, eta, baztertuen kasuan, baztertzeko arrazoia adieraziko du. Horrez gain, horren bidez aginduko du Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko web-orrian eta Bilbao-Basurto ESIko intranetean argitaratzeko, eta hamar egun balioduneko epea emango du, argitaratzen den azken egunaren biharamunetik hasita, erreklamazioak bide administratibotik aurkezteko. Baztertu izanaren arrazoia zuzendu daitekeen akatsa bada, aipatutako behin-behineko zerrenda horren argitalpenarekin interesdunei eskatuko zaie, hamar egun baliodunen epean, ikusitako akatsak zuzentzeko edo derrigorrezko dokumentuak bidaltzeko, eta, jakinaraziko zaie horrela egin ezean prozesutik kanpo geldituko direla behin betikoz.

5.– Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda.

Erreklamazioak egiteko edota akatsak zuzentzeko epea amaituta, Bilbao-Basurto ESIko zuzendari gerenteak, Ebazpen bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda argitaratuko du Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko web-orrian eta Bilbao-Basurto ESIko intranetean.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, webean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

6.– Balorazio Batzordea.

Bilbao-Basurto ESIko zuzendari gerentearen Ebazpen bidez, Balorazio-batzordea eratuko da eta zuzendari medikoa izango da batzordeburu. Hauek izango dira batzordekide: zuzendariorde medikoa, Pertsonaleko zuzendaria (idazkari-funtzioak ere beteko ditu, ahots eta botoarekin), eta beste hiru kide (horietako bat, IVAP-ek izendatua). Azken hiru horiek, batetik, hautagaiei eskatutako titulazioa eta espezialitatea izango dute; bestetik, estatutupeko langile finkoak, karrerako funtzionarioak edo lan-kontratudun finkoak izango dira; eta, hirugarrenik, deitutako lanpostuaren hierarkia-maila bera edo handiagoa duen lanpostu funtzional bat izan beharko dute.

Ebazpen hau Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren web-orrian argitaratuko da, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Balorazio Batzordeko kide guztiak norberaren izenean egongo dira horren barruan. Funtzionamenduan, independenteak izango dira eta diskrezionalitate teknikoaren babesean jardungo dute, zuzenbidearekiko menpekotasunari kalterik egin gabe.

Balorazio Batzordearen osaerak emakumeen eta gizonen presentzia orekatuaren printzipioari erantzungo dio, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren otsailaren 18ko 4/2005 Legeak ezarritakoaren arabera, zirkunstantziek hala ahalbidetuz gero. Ordezkapen orekatutzat joko da sexu bakoitza ehuneko berrogeian ordezkatuta dagoenean, gutxienez.

Batzordeko kideek abstenitu egin beharko dute baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren gaineko urriaren 1eko 40/2015 Legeak 23. artikuluan jasotako kasuren batean badaude; eta, deialdia egin duen agintaritzari horren berri eman beharko diote. Kasu horiexek direla kausa, interesdunek errekusazioa abiarazi dezakete edozein unetan, aipatu legearen 24. artikuluan ezarritakoari jarraiki. Era berean, Balorazio Batzordeak bere jarduna egokitu beharko du aipatutako 40/2015 Legearen 15. artikuluan eta hurrengoetan zehaztutako arauen arabera.

Batzordekide guztiek ahots eta botoa izango dute, eta erabakiak boto-gehiengoz hartu, eta aktan jasoko dira.

Batzordeak erabateko autonomia funtzionala izango du, prozeduraren legaltasuna zainduko du, eta objektibitatea bermatzeaz arduratuko da. Halaber, deialdiaren oinarriak aplikatzerakoan sortzen diren zalantza guztiak argituko ditu, eta horietan aurreikusi ez diren kasuetan zein irizpide erabili behar den erabakiko du. Gainera, hautagaiak ebaluatu aurretik, aktan jaso beharko dituzte ebaluazioko irizpide espezifikoak, oinarriei eta bertan jasotako Merezimendu-baremoei jarraituz.

7.– Izangaiei deitzea.

Proiektuaren defentsa publikoa egiteko, 10 egun aurretik, gutxienez, deituko zaie hautagaiei. Deialdian adierazi beharko da bakoitzak zein tokitan, egun eta ordutan egin beharko duen; eta, horren iragarki bat argitaratuko da Osakidetzaren web-orrian.

Balorazio Batzordeak proiektuen defentsa publikoaren aurretik egiaztatu beharko du izangaiek bete beharreko baldintzak betetzen dituztela, eta ez dagoela Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. eta 24. artikuluetan jasotako Abstentzio- eta Errekusazio-arrazoirik.

Ondoren, hautagai bakoitzari deituko zaio, proiektuaren azalpena eta defentsa egin ditzan. Horren ostean, elkarrizketa bat egingo zaio eta, horren bidez, balorazio batzordeko kideek proiektuan jasotako alderdien inguruko galderak egingo dizkiote, gehiago argitzeko edo gaian sakontzeko. Proiektuaren azalpena eta defentsa, eta baita elkarrizketa ere, publikoak izango dira.

Hautagaien azalpen publikoa amaitu ondoren, Balorazio Batzordeak hautagai bakoitza puntuatuko du, deialdiaren oinarrietan aurreikusitakoaren arabera.

8.– Merezimenduen balorazioa.

Balorazio Batzordeak hautagai bakoitzaren Merezimenduen balorazioa eta puntuazioa egingo du, deialdiaren oinarrietan aurreikusitakoaren arabera.

Ezingo dira baloratu, inolaz ere, Ebazpen hau EHAAn argitaratzen den egunean eskuratu gabe dauden merezimenduak, ez eta eskaerak aurkezteko epea amaitu aurretik behar bezala alegatu eta ziurtatu ez direnak ere.

Ondoko eranskinean, hautaketa-prozesu honi aplikatu beharreko Merezimendu-baremoa jasotzen da. Gehienezko puntuazioa 66 puntu dira, honela banatzen direnak:

– Proiektua eta defentsa (gehienez, 30 puntu).

– Merezimenduen balorazioa (gehienez, 30 puntu).

– Euskararen ezagutza (gehienez, 6 puntu).

Prozedura bi fasetan garatuko da:

A) Proiektuaren banakako aurkezpena eta jendaurreko elkarrizketa. Izangai bakoitzari deialdiaren oinarrien araberako puntuazioa emango zaio.

B) Merezimenduen balorazioa, deialdiaren oinarrien arabera, banakako balorazio eta puntuazioarekin.

Lanpostuaz jabetu ahal izateko, beharrezkoa izango da prozesu osoan 33 puntu lortzea, gutxienez, eta proiektuaren balorazioan eta haren defentsan 15 puntu, gutxienez.

9.– Prozeduraren ebazpena.

1.– Hautagaiek aurkeztutako proiektuen eta haien curriculum-Merezimenduak ebaluatzeko fasea amaituta, Balorazio Batzordeak izendapenaren proposamena bidaliko dio Bilbao-Basurtu ESIko Gerentzia Zuzendaritzari, puntuazio handiena lortu duen hautagaiaren alde eginez, eta baremoaren epigrafe bakoitzean hautagaiek lortutako puntuazioak modu xehatuan adieraziz. Ez baldin badago deialdian eskatutako eskakizunak betetzen dituen hautagairik, edo eskatutako gutxieneko puntuazioa lortzen ez badute, Balorazio Batzordeak Deialdia hutsik uztea proposatuko du. Proposamen hori Osakidetzako web orrian argitaratuko da.

2.– Zuzendari Gerenteak, egindako proposamena ikusita, ebazpena emango du proposatutako hautagaia deitutako lanpostua betetzeko izendatzeko, edo hutsik utziko du. Azkeneko kasu horretan, arrazoia adierazi beharko du. Arrazoia hauetako bat izan beharko da: a) ez da hautagairik aurkeztu, b) ez dago aurkeztutako hautagaien artean deialdiaren oinarrietan eskatutako baldintzak betetzen dituenik, c) ez dago eskatutako gutxieneko puntuazioa lortu duen hautagairik. Aurreko a) atalaren kasuan, Zuzendari Gerenteak deialdia hutsik utzi dezake, onartutako eta baztertutako pertsonen behin betiko zerrenda onartu ondoren, izapide gehiagorik egin gabe.

3.– Izendapenaren Ebazpena interesdunei jakinaraziko zaie, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetzako web orrian argitaratuko da. Ebazpenaren aurka, gorako errekurtsoa jarri ahalko zaio Ente Publikoko Zuzendaritza Nagusiari.

10.– Esleipenaren ondorioak.

Izendapen Ebazpenak ondorioak izango ditu EHAAn argitaratzen denetik, bertan besterik xedatu ezean behintzat.

Zerbitzuburu fakultatibo gisako izendapena lau urteko eperako izango da; eta hori luzatu egin liteke.

11.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa ezar dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2018ko ekainaren 1a.

Bilbao-Basurto ESIko zuzendari gerentea.
Eskuordetzaz ekainaren 20ko 1556/2017 Ebazpena.

Bilbao-Basurto ESIko Pertsonaleko zuzendaria,

AMAYA DE ALLENDE ACHALANDABASO.

ERANSKINA
MEREZIMENDUEN BAREMOA (GEHIENEZ, 66 PUNTU)

Merezimenduen balorazioak honako fase hauek izango ditu:

I.– Proiektua eta haren defentsa (gehienez, 30 puntu).

Fase honetan egin beharrekoak dira, batetik, epaimahai kalifikatzailearen aurrean dagokion zerbitzuaren antolaketa eta funtzionamenduari buruzko jendaurreko azalpena, eta, bestetik, izangaiarekiko elkarrizketa.

Fase honen puntuazioa hurrengo bi ataletan xehatzen da:

a) Zerbitzuaren kudeaketaz aurkeztutako memoria-proiektuaren edukiaren balorazioa (gehienez, 15 puntu).

Kudeaketako memoria-proiektuak, gutxienez, honako atal hauek garatu beharko ditu:

a.1.– Antolaketa- eta kudeaketa-atala:

Zerbitzuko organigrama, batetik, buruzagitza-lanpostuaren funtzioak eta, bestetik, hari atxikiriko gainontzeko lanpostuen funtzioak adierazita.

Zerbitzuak eta erakunde bereko beste zerbitzuek elkarren artean duten harremana.

Zerbitzuko buruzagitzaren kudeaketa-plana, antolamendu-helburuak definituta, hobekuntzako arloak detektatu eta aztertuta, eta horiek lortzeko behar diren neurri egokiak identifikatuta. Eta, horrekin batera, esleitutako giza baliabideak, materialak eta ekonomikoak eraginkortasunez erabiltzeko konpromiso edo plana.

a.2.– Asistentzia-atala:

Zerbitzu asistentzialen zorroaren deskribapena.

Adierazle eta helburu asistentzialak ezartzea, horien jarraipena eta ebaluazioa etengabe egiteko sistemarekin batera.

a.3.– Irakaskuntzaren eta Ikerkuntzaren atala:

Zerbitzuan irakaskuntzaren planifikazioa ezartzea.

b) Ageriko aurkezpena Balorazio Batzordearen aurrean, eta elkarrizketa, horren ostean (gehienez, 15 puntu).

Proiektuaren jendaurreko azalpena baloratzerakoan, proiektua defendatzeko izandako argitasun eta laburtasuna hartuko dira kontuan, baita haren arlo garrantzitsuenak azaltzeko gaitasuna ere.

II.– Merezimenduen balorazioa (gehienez, 30 puntu).

Puntuazioa honela banatuko da:

II.1. Laneko esperientzia (gehienez, 13 puntu).

Dagokion espezialitatean fakultatibo gisa zerbitzua eman duen hilabete bakoitzeko: 0,050 puntu.

Dagokion espezialitatean atalburu gisa zerbitzua eman duen hilabete bakoitzeko: 0,075 puntu.

Dagokion espezialitatean zerbitzuburu gisa zerbitzua eman duen hilabete bakoitzeko: 0,100 puntu.

Kontuan hartuko dira, laneko esperientzia gisa, Osakidetzako, Gizarte Segurantzako eta autonomia erkidegoetako osasun-zerbitzuetan edo edozein administrazio publikotakoetan emandako zerbitzuak, bai eta Europar Batasuneko gainontzeko estatuetako sare publikoko osasun-zerbitzuetan emandakoak ere.

Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituta egingo da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Hilabetea osatzeko, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da.

II.2. Prestakuntza, irakaskuntza eta ezagutzaren hedapena (gehienez, 17 puntu).

Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua bakarrik agertzen denean, puntuazioa 0,1 puntukoa izango da kreditu bakoitzeko.

II.2.1. Prestakuntza kudeaketa arloan (gehienez, 3 puntu).

Osasun-kudeaketarekin lotutako ikastaro bakoitzeko, iraupenaren arabera:

– 20-30 ordu: 0,20 puntu.

– 31-50 ordu: 0,30 puntu.

– 51-100 ordu: 0,40 puntu.

– 101-200 ordu: 0,50 puntu.

– 200 ordutik gora: 1,25 puntu.

Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek, eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek emandako eta egiaztatutako ikastaroak balioztatuko dira, baita Osakidetzak edo edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako ikastaroak ere, betiere titulazio ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.

II.2.2. Espezialitateko etengabeko prestakuntza (gehienez, 3 puntu):

Dagokion lanpostuaren espezialitatearekin lotutako ikastaro bakoitzeko, iraupenaren arabera:

– 20-30 ordu: 0,20 puntu.

– 31-50 ordu: 0,30 puntu.

– 51-100 ordu: 0,40 puntu.

– 101-200 ordu: 0,50 puntu.

– 200 ordutik gora: 1,25 puntu.

Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek, eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek emandako eta egiaztatutako ikastaroak balioztatuko dira, baita Osakidetzak edo edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako ikastaroak ere, betiere titulazio ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.

II.2.3 Graduondoko prestakuntza (gehienez, 5 puntu):

– Doktorea: 3 puntu.

– Cum laude doktorea: 4 puntu.

– Gradu ondoko masterra: 2 puntu.

– Unibertsitate-aditua edo –espezialista: 1 puntu.

– Ikertzeko nahikotasuna edo Diploma ikasketa aurreratuetan: 1 puntu.

- Doktoretza-ikastaroak: doktoretza-ikastaroetako bikain edo ohorezko matrikula bakoitzeko (gehienez, 10 ikastaro): 0,10 puntu.

Doktore titulua, cum laude doktore titulua, ikertzeko nahikotasuna edo ikasketa aurreratuetako diploma lortzeko balio izan duten programetako doktoretza-ikastaroak ez dira baloratuko.

II.2.4. Jarduera zientifikoa (gehienez, 3 puntu):

Dagokion espezialitatearekin lotutako lan zientifikoak argitaratzeagatik, txostenak edo komunikazioak aurkezteagatik, eta hitzaldiak edo mahai-inguruak egiteagatik:

– Eskualdeko txosten bakoitzeko: 0,25 puntu.

– Estatuko txosten bakoitzeko: 1 puntu.

– Nazioarteko txosten bakoitzeko: 1,5 puntu.

– Eskualdeko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,15 puntu.

– Estatuko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,60 puntu.

– Nazioarteko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 1 puntu.

– Eskualdeko mahai-inguru bakoitzeko: 0,20 puntu.

– Estatuko mahai-inguru bakoitzeko: 0,75 puntu.

– Nazioarteko mahai-inguru bakoitzeko: 1,25 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 1 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,5 puntu.

– Liburu bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

– Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

– Kapitulu bakoitzeko (lehenengo egilea): 1 puntu.

– Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,5 puntu.

– Tesinako: 1,5 puntu.

II.2.5. Irakaskuntzako jarduera (gehienez, 3 puntu).

– Medikuntza Fakultateko katedraduna, dagokion espezialitatean (urte bakoitzeko): 1 puntu.

– Medikuntza Fakultateko irakasle titularra, dagokion espezialitatean (urte bakoitzeko): 0,50 puntu.

– Medikuntza Fakultateko irakasle elkartua, dagokion espezialitatean (urte bakoitzeko): 0,25 puntu.

– Egoiliarren irakaskuntzarako tutore akreditatua, dagokion espezialitatean (urte bakoitzeko): 0,50 puntu.

– Irakaskuntza, etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (orduko): 0,05 puntu.

III.– Euskararen ezagutza (gehienez, 6 puntu).

Horren balorazioa, euskararen erabilera Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan normalizatzeko den martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuak eta berau garatzen duten arauek xedatutakoaren arabera egingo da.


Azterketa dokumentala