206. zk., 2018ko urriaren 25a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (213 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
SEGURTASUN SAILA
5223
EBAZPENA, 2018ko urriaren 18koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, Udaltzaingoaren Oinarrizko Eskalako agente Kategorian txanda ireki bitartez sartzeko hautaketa-prozedurako deia egiten duen 2018ko uztailaren 4ko Ebazpenaren huts-zuzenketari buruzkoa.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko 217/2008 abenduaren 23ko Dekretuaren 18.2.c) artikuluak xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Udaltzaingoaren Oinarrizko Eskalako agente Kategorian txanda ireki bitartez sartzeko hautaketa-prozedurako deialdia egiten duen Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2018ko uztailaren 4ko Ebazpenean (2018ko uztailaren 13ko Euskal Herriko Agintaritza Aldizkaria, 135. zenbakia), euskarazko zein gaztelerako bertsioan okerra gertatu denez, dagokion zuzenketa egiten da ondoren:
2018/3645 (2/30) orrialdean, hau dioenean:
«– 8 lanpostu Barakaldoko udalerako, 2. (euskara) hizkuntza-eskakizunarekin eta derrigortasun-data iraungi gabeak.
Plazak Administrazio Bereziko Taldekoak izango dira, Zerbitzu Berezietako Azpitaldea, udaltzain klasea, C Sailkapen Profesionaleko Taldekoak, C2 Azpitaldekoak, Lanpostu-mailako osagarria: 17; Osagarri espezifikoa: 22.735,55 euro 2018ko Lan-eskaintza publikoari dagozkionak.»
Hau esan behar du:
«– 8 lanpostu Barakaldoko udalerako, 2. (euskara) hizkuntza-eskakizunarekin eta derrigortasun-data iraungi gabeak.
Plazak Administrazio Bereziko Taldekoak izango dira, Zerbitzu Berezietako Azpitaldea, udaltzain klasea, Sailkapen Profesionaleko C Taldekoak, C2 Azpitaldekoak, Lanpostu-mailako osagarria: 14; Osagarri espezifikoa: 23.702,60 euro, 2018ko lan-eskaintza publikoari dagozkionak.»
Arkauti, 2018ko urriaren 18a.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,
MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.