205. zk., 2018ko urriaren 24a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (209 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
5218
EDIKTUA, espetxeratuen zaintzako 6020/2018 espedientearen ondoriozkoa.
Nik, Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) Espetxe Zaintzako Epaitegiko magistratua naizen aldetik, hau jakinarazten dut:
Nire kargupeko epaitegi honetan, 6020/2018 zenbakiko espedientea bideratu da Martutenen espetxeratutako Luis Diaz Matuteri baldintzapeko askatasuna errebokatzeko (1971-10-02an jaioa; 44550604 NAN). Haren azken helbidea hau da: Maiatzaren Lehena kalea 3, 4-B, Pasaia, Gipuzkoa – Donostia), baina gaur egun ez dakigu non dagoen, beraz, bere espedientean autoa eman da 2018-08-30ean, eta xedapen-zatia honako hau da:
«Honako kausa hauetan, Luis Diaz Matute barneratuari emandako baldintzapeko askatasuna ezeztatzea:
– Donostiako Zigor-arloko 4 zenbakiko Epaitegiaren 670/2011 zenbakiko betearazpena (Betearazpenak).
– Donostiako Zigor-arloko 4 zenbakiko Epaitegiaren 3523/2011 zenbakiko betearazpena (Betearazpenak).
– Donostiako Zigor-arloko 4 zenbakiko Epaitegiaren 665/2014 zenbakiko betearazpena (Betearazpenak), egun honetatik aurrerako ondorioekin; espetxera itzuli beharra du. Igor bekio jakinarazpena Martuteneko espetxeko zuzendariari.
Igor bekio ziurtagiria Martuteneko espetxeko Gizarte Zerbitzuen arduradunari.
Igor bitez ofizioa eta agindua Ertzaintzaren Erandioko polizia-etxera, atxilotu eta espetxera dezaten.
Luis Diaz Matute, baldintzapean askatua, non dagoen ez dakigunez eta jakinarazpen gisa balio diezaion, agindutakoa betez, ediktu hau egin dut Bilbon (Bizkaia), 2018ko urriaren 5ean; halaber, ebazpen honen aurka, erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela ohartarazten zaio, ediktu hau jakinarazten denetik hiru eguneko epean.
MAGISTRATUA.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.