Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

205. zk., 2018ko urriaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5215

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 118/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 118/2017 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Alderdi demandatzailea: Maria Mercedes Segade Martinez.

Alderdi demandatua: Jose Miguel Villate De Leon.

Gaia.

EPAIA JAKINARAZTEKO ZEDULA

Irungo Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian (Gipuzkoa), ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko 118/2017 prozedura bideratu da, Maria Mercedes Segade Martinezek eskatuta, Jose Miguel Villate De Leonen aurka, guraso eta seme-alaben arteko neurriak arautu daitezen. Prozedura horren gainean, epaia eman da 2018-03-21ean; baina ez da irmoa, eta apelazio-errekurtsoa jar daiteke Gipuzkoako Probintzia Auzitegian, epaitegi honetan bertan aurkeztutako idazki baten bidez. Errekurtsoa aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa da, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Ebazpen osoaren berri izan daiteke epaitegi honetako idazkaritzara joanez gero.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, epaileak ebatzi du ediktu hau EHAAn argitaratzea, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin, betiere Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz.

Irun (Gipuzkoa), 2018ko irailaren 5a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala