205. zk., 2018ko urriaren 24a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (178 KB - 1 orri.)
- EPUB (190 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 7 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5213
EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 1/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 1/2018 hitzezko judizioa.
Demandatzailea: El Hadji Massirou Diagne.
Abokatua.
Prokuradorea.
Demandatua: Juan Diego Anabitarte Navascues.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Judizio horretan, epaia eman da 2018-03-14an.
Juan Diego Anabitarte Navascues demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak, hogei eguneko epean.
Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.
Donostia, 2018ko urriaren 3a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.