205. zk., 2018ko urriaren 24a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (179 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5201
989/2018, Ebazpena, urriaren 3koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez ebazpen honetan egindako akatsak zuzentzen baitira: 752/2018 Ebazpena, uztailaren 23koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Galdakao-Usansoloko Ospitaleko (Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratua) Osasun Prestakuntza Espezializatuko ikasketa-buruaren eginkizunak lehiaketa bidez betetzeko deialdiari buruzkoa.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan ezartzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Uztailaren 23ko 752/2018 Ebazpenean horrelako akatsak aurkitu direnez, zuzendu egiten ditugu:
Honela dioen lekuan:
«6.– Hautaketa Batzordea.
6 kidez osatutako Hautaketa Batzordea eratuko da: batzordeburua, idazkaria eta 4 batzordekide.
– Barrualde-Galdakao ESIko Zuzendari Medikoa, batzordeburu gisa arituko dena.»
Honela esan behar du:
«6.– Hautaketa Batzordea.
Sei kidez osatutako Hautaketa Batzordea eratuko da: batzordeburua, idazkaria eta lau batzordekide.
– Barrualde-Galdakao ESIko zuzendari gerentea, batzordeburu gisa arituko dena.»
Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 3a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.