Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

205. zk., 2018ko urriaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5200

966/2018 EBAZPENA, urriaren 1ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinen bidez hutsik uzten baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko osasun zerbitzu-erakundeetan destinoa duten liburuzainen lekualdatze-lehiaketaren deialdia.

Osakidetza-Euskal osasun-zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 10eko 1403/2017 Ebazpenaren bidez (2017ko azaroaren 28ko EHAA, 227. zk.), kudeaketa eta zerbitzuetako langileen eta zehazten diren osasun-zerbitzuetako erakundeetan destinoak izateko lekualdatze-lehiaketarako deialdia egiten da.

Aipatutako ebazpen horren bitartez, deialdiko liburuzainen lekualdatze-lehiaketan parte hartzeko eskabiderik jaso ez dela ikusita, hutsik uzten da, kategoria horri dagokionez.

Adierazitakoagatik, indarrean den legeriak aitortzen dizkidan ahalmenez baliatuz, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hutsik uztea liburuzainen lekualdatze-lehiaketa.

Bigarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea.

Hirugarrena.– Deialdiaren 11. oinarrian ezarritakoarekin bat, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun-zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epean, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 1a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.


Azterketa dokumentala