Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

205. zk., 2018ko urriaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5194

972/2018 EBAZPENA, urriaren 3koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, Gloria Gutiérrez de Teran Moreno andreari esleitzen zaizkio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren barruan Irakaskuntza Unitateari dagozkion Prestakuntza Sanitario Espezializatuko Erizaintza Obstetriko-Ginekologikoaren (Emagina) ikasketaburuaren eginkizunak.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 20ko 465/2018 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Irakaskuntza Unitateari dagozkion prestakuntza sanitario espezializatuko erizaintza obstetriko ginekologikoaren (emagina) ikasketaburuaren eginkizunak lehiaketa bidez betetzeko hautaketa-prozesuaren deialdia egin zen.

Hautaketa Batzordeak aurkeztutako eskabideak baloratu eta izendapen-proposamena egin ondoren, eta Gloria Gutiérrez de Teran Moreno andreak dituen ezagutza akademiko zein profesionalak kontuan izanik, bidezkoa da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Irakaskuntza Unitateari dagozkion prestakuntza sanitario espezializatuko erizaintza obstetriko ginekologikoaren (emagina) ikasketaburuaren eginkizunak esleitzea.

Honako hauetan xedatutakoari jarraikiz: Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen Hirugarren Arau Komuneko 28. artikuluan ezarritakoa, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-prestakuntza espezializatuko sistemaren martxoaren 6ko 34/2012 Dekretua; Zuzendaritza Nagusi honek hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Gloria Gutiérrez de Teran Moreno andreari esleitzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren barruan Irakaskuntza Unitateari dagozkion Prestakuntza Sanitario Espezializatuko Erizaintza Obstetriko-Ginekologikoaren (emagina) ikasketaburuaren eginkizunak.

Bigarrena.– Eginkizun-esleipen hau indarrean sartuko da 2018ko azaroaren 1ean, Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-prestakuntza espezializatuko sistemaren martxoaren 6ko 34/2012 Dekretuaren Hirugarren Xedapen Gehigarrian ezarritakoari jarraituz.

Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-prestakuntza espezializatuko sistemaren martxoaren 6ko 34/2012 Dekretuaren 17. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, ebazpen honen bidez esleitzen diren eginkizunak kudeaketa klinikoko eginkizuntzat hartzen dira eta, ondorioz, lau urtean behin, horien betetze-maila eta emaitzak ebaluatuko dira.

Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Bosgarrena.– Jakinaraz bekie ebazpen hau interesdunari eta Bilbo-Basurtu Erakunde Sanitario Integratuari.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 3a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARIA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.


Azterketa dokumentala