204. zk., 2018ko urriaren 23a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (189 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5186
EDIKTUA, kontratuei buruz bideratutako 1003/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 1003/2017 hitzezko judizioa.
Demandatzailea: Limite 24 SL.
Abokatua.
Prokuradorea.
Demandatua: Abderrahim Bahassa Id Hssain.
Gaia: hitzezko judizioa.
Judizio horretan, epaia eman da 2018-10-02an. Hona hemen epaitza:
423/2018 epaia, 2018ko urriaren 2koa, JVB 1003/2017 prozeduran emana. Prozedura horretan, hauek izan dira alderdiak: batetik, demandatzaile gisa, Limite 24 SL; bestetik, demandatu gisa, Abderrahim Bahassa Id Hssain (auzi-ihesean eta ordezkaritza prozesalik gabe). Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian bideratu da prozedura. Epai horren aurka ezin da apelazio-errekurtsorik aurkeztu.
Abderrahim Bahassa Id Hssain demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Aipatutako ebazpenaren aurka ezin da apelazio-errekurtsorik aurkeztu.
Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 2a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.