204. zk., 2018ko urriaren 23a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (186 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5185
EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 578/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 578/2018 hitzezko judizioa.
Demandatzailea: Limite 24 SL.
Abokatua.
Prokuradorea.
Demandatua: Maria Yubisela Acosta Carmona.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Judizio horren gainean 223/2018 epaia eman zen, 2018-09-19an. Hau dio epaitzak:
EPAITZA
Erabaki dut ezestea Marta Calvo Entiok Limite 24 SLren izenean eta hura ordezkatuz jarri duen demanda, eta María Yubisela Acosta Carmona absolbitzea bere aurka aurkeztutako uzietatik.
Límite 24 SL prozesuko kostuak ordaintzera kondenatzen dut.
Ebazpen honen aurka, ezin da errekurtsorik aurkeztu.
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Maria Yubisela Acosta Carmona demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak errekurtsoa aurkez dezake.
Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko irailaren 28a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.