Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

203. zk., 2018ko urriaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5168

IRAGARKIA, administrazioarekiko 664/2018 auzi-errekurtso arruntean hirugarren interesdunak epatzeko dena.

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren 2018ko uztailaren 5eko Aginduaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu da, zeina 664/2018 zenbakiarekin prozedura arruntaren bidez izapidetzen ari baita, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan. Agindu horrek ezetsi egiten du 2018ko martxoaren 26ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horren bidez, ezetsi egin zen lehiaketa publiko baten deialdia egiteko eskaera, ikus-entzunezko lurreko soinu komunikazio-zerbitzu digitala emateko hutsik dauden lizentziak adjudikatzeko deialdia, hain zuzen ere.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak, eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren interesdun posibleak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoa betez.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 15a.

Zerbitzu zuzendaria,

LEIRE CORRALES GOTI.


Azterketa dokumentala