203. zk., 2018ko urriaren 22a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (190 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
SEGURTASUN SAILA
5161
EBAZPENA, 2018ko urriaren 9koa, Segurtasun Saileko Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Larrialdi-egoerei aurre egiteko jarduera, zentro edo establezimendu zehatz batzuei ezartzen zaizkien autobabeserako betebeharrak arautzen dituen Dekretua aldatzeko dekretu-proiektua.
Segurtasun Sailak Larrialdi-egoerei aurre egiteko jarduera, zentro edo establezimendu zehatz batzuei ezartzen zaizkien autobabeserako betebeharrak arautzen dituen Dekretua aldatzeko dekretu-proiektua landu du; proiektu hori Xedapen orokorrak egiteko prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legeak zehaztu bezala izapidetu beharko da.
Aipatu 8/2003 Legearen 8.1 artikuluaren arabera, herritarren eskubide eta interes legitimoei eragiten dieten xedapen orokorrei entzunaldia egingo zaie, eta, xedapenen izaerak hala eskatzen duenean, jendaurrean jarriko dira.
Beraz, proiektua jendaurrean jarriko da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Azaldutakoagatik, eta Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 11ko 83/2017 Dekretuaren 11.2.a) artikuluan xedatutakoarekin bat, hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Larrialdi-egoerei aurre egiteko jarduera, zentro edo establezimendu zehatz batzuei ezartzen zaizkien autobabeserako betebeharrak arautzen dituen Dekretua aldatzen duen dekretu-proiektua jendaurrean jartzea; hogei egun baliodunetan egongo da jendaurrean proiektua, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Bigarrena.– Aurreko atalean ezarritakoaren ondorioetarako, eta nahi duenak alegazioak aurkez ditzan, proiektua eskuragarri egongo da Segurtasun Saileko Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritzan (Donostia kalea, 1, Vitoria-Gasteiz) eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-oholean, euskadi.eus atarian.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 9a.
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,
EUGENIO ARTETXE PALOMAR.