Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

203. zk., 2018ko urriaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
5160

EBAZPENA, 2018ko urriaren 9koa, Segurtasun Saileko Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Herritarrek larrialdiei aurre egiteko euskal sisteman borondatez parte hartzea arautzen duen Dekretua aldatzeko dekretu-proiektua.

Segurtasun Sailak babes zibileko boluntariotza arautzen duen dekretua aldatzeko dekretu-proiektua landu du; proiektu hori Xedapen orokorrak egiteko prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legeak zehaztu bezala izapidetu beharko da.

Aipatu 8/2003 Legearen 8.1 artikuluaren arabera, herritarren eskubide eta interes legitimoei eragiten dieten xedapen orokorrei entzunaldia egingo zaie, eta, xedapenen izaerak hala eskatzen duenean, jendaurrean jarriko dira.

Beraz, proiektua jendaurrean jarriko da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Azaldutakoagatik, eta Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 11ko 83/2017 Dekretuaren 11.2.a) artikuluan xedatutakoarekin bat, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Herritarrek larrialdiei aurre egiteko euskal sisteman borondatez parte hartzea arautzen duen Dekretua aldatzeko dekretu-proiektua jendaurrean erakutsiko da, hogei egun balioduneko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bigarrena.– Aurreko atalean ezarritakoaren ondorioetarako, eta nahi duenak alegazioak aurkez ditzan, proiektua eskuragarri egongo da Segurtasun Saileko Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritzan (Donostia kalea, 1, Vitoria-Gasteiz) eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-oholean, euskadi.eus atarian.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 9a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

EUGENIO ARTETXE PALOMAR.


Azterketa dokumentala