203. zk., 2018ko urriaren 22a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (225 KB - 2 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5156
EBAZPENA, 2018ko urriaren 2koa, Araubide Juridikoaren sailburuordearena, zeinaren bidez argitaratzen baita Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen Akordioa, Euskal Autonomia Erkidegoko Portuen eta Itsas Garraioaren ekainaren 28ko 2/2018 Legeari buruzkoa.
Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan aurreikusten den akordioa hitzartu ondoren, eta artikulu horren c) letran ezarritakoarekin bat, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen Akordioa, Euskal Autonomia Erkidegoko Portuen eta Itsas Garraioaren ekainaren 28ko 2/2018 Legeari buruzkoa. Ebazpen honen eranskinean jaso da, hain zuzen ere, akordioa.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 2a.
Araubide Juridikoaren sailburuordea,
SABINO TORRE DÍEZ.
ERANSKINA
AKORDIOA, ESTATUKO ADMINISTRAZIOAK ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOAK OSATUTAKO BITARIKO LANKIDETZA BATZORDEARENA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO PORTUEN ETA ITSAS GARRAIOAREN EKAINAREN 28KO 2/2018 LEGEARI BURUZKOA
Ekainaren 28ko 2/2018 Legea, Euskal Autonomia Erkidegoko Portuena eta Itsas Garraioarena (2018-07-05eko EHAA, 129. zk.), zeinari dagokionez eta Trantsizio Ekologikorako Ministerioaren ekimenez hainbat desadostasun adierazi baitira lege horren 7., 8., 11., 12., 13., 34. eta 35. artikuluen eta hirugarren xedapen iragankorraren inguruan.
Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Bitariko Lankidetza Batzordeak honako akordio hau hitzartu du:
1.– Negoziazioei ekitea Euskal Autonomia Erkidegoko Portuen eta Itsas Garraioaren ekainaren 28ko 2/2018 Legearen 7., 8., 11., 12., 13., 34., 35. artikuluen eta hirugarren xedapen iragankorraren inguruan sortu diren desadostasunak konpontzeko.
2.– Bitariko lankidetza-batzordeari konponbidea proposatuko dion lan-taldea izendatzea.
3.– Akordio hau Konstituzio Auzitegiari jakinaraztea, Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Madril, 2018ko urriaren 1a.
Lurralde Politika eta Funtzio Publikoko ministroa,
MERITXELL BATET LAMAÑA.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.