203. zk., 2018ko urriaren 22a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (224 KB - 2 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5155
EBAZPENA, 2018ko urriaren 2koa, Araubide Juridikoaren sailburuarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen Akordioa, Estatuaren 2018ko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legeari buruzkoa.
Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan aurreikusten den akordioa hitzartu ondoren, eta artikulu horren c) letran ezarritakoarekin bat, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen Akordioa, Estatuaren 2018ko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legeari buruzkoa. Ebazpen honen eranskinean jaso da, hain zuzen ere, akordioa.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 2a.
Araubide Juridikoaren sailburuordea,
SABINO TORRE DÍEZ.
ERANSKINA
AKORDIOA, ESTATUKO ADMINISTRAZIOAK ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOAK OSATUTAKO ALDEBIKO LANKIDETZA BATZORDEARENA, ESTATUAREN 2018KO AURREKONTU OROKORREI BURUZKO UZTAILAREN 3KO 6/2018 LEGEARI BURUZKOA
Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Bitariko Lankidetza Batzordeak honako akordio hau hitzartu du:
1.– Negoziazioak hastea, ehun eta hogeigarren xedapen gehigarriari eta azken xedapenetako berrogeigarrenaren bosgarren eta zazpigarren apartatuei dagokienez sortutako desadostasunak ebazteko, baita, aurreko horiekin lotura izanik, konstituzioaren printzipioak edo Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenak urratzen dituztenak ere.
2.– Bitariko lankidetza-batzordeari konponbidea proposatuko dion lan-taldea izendatzea.
3.– Akordio hau Konstituzio Auzitegiari jakinaraztea, Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Madril, 2018ko urriaren 2a.
Lurralde Politika eta Funtzio Publikoko ministroa,
MERITXELL BATET LAMAÑA.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.