200. zk., 2018ko urriaren 17a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (181 KB - 1 orri.)
- EPUB (190 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 5 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5085
EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeari buruzko 41/2018 prozeduraren ondoriozkoa.
Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: behin betiko neurriak aldatzekoa. 41/2018.
Jakinarazpen-zedula
Jakinarazten dut: bi mila eta hemezortziko irailaren hamabian, epaia eman da 41/2018 prozeduran. Epaitegi honetan izapidetzen ari da prozedura hori, behin betiko neurriak aldatzeari buruz, eta Getxoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5. zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesalean bideratu da, Aitor Serrano Gonzalez jaunak eskatuta, Goizalde Arrieta Gallaga andrearen aurka. Interesdunak eskuragarri du epaiaren kopia auzitegi honetako bulego judizialean.
Goizalde Arrieta Gallaga demandatuari behar bezala jakinarazteko balio dezan, ez baitakigu egun zer helbide duen, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin, ediktu hau ematen dut, eta, halaber, aditzera ematen ezen, ebazpenaren aurka apelazio-errekurtsoa ezar dezakeela demandatu auzi-iheslariak.
Getxo (Bizkaia), 2018ko irailaren 27a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.