200. zk., 2018ko urriaren 17a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (254 KB - 12 orri.)
- EPUB (441 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5079
EBAZPENA, 2018ko irailaren 28koa, Gazteriako zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programaren 2018ko edizioko garapenerako lankidetza-jardueretan parte hartzeko aukeratutako gazteen zerrenda.
2017ko abenduaren 20ko Agindua, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuarena, «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programarako 2018ko deialdia egiten duena, 2017ko abenduaren 21ean argitaratu zen EHAAn.
Agindu horren 10.1 artikuluan xedaturikoaren arabera, Gazteriako zuzendariak «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programako garapenerako lankidetza-jardueretan parte hartzeko aukeratutako gazteei buruzko ebazpena emango du, baita ordezkoena ere, Hautaketa Batzordearen proposamena ikusita. Horrez gain, ebazpenean jasoko da baita hautatu ez diren pertsonen zerrenda ere.
Agindu horren 10.1.artikuluan xedaturikoa betez, Gazteriako zuzendariak, Hautaketa Batzordeak 2018ko martxoaren 11n egindako proposamena ikusita, Ebazpena eman zuen 2018ko martxoaren 14an. Ebazpen horren bidez, 2018an «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programako garapenerako lankidetza-jardueretan parte hartzeko aukeratutako gazteak izendatu zituen, baita ordezkoak ere. Horrez gain, Ebazpenean jasota dago hautatu ez diren pertsonen zerrenda.
Aginduaren 10.3. artikuluan xedaturikoari jarraituz, zerrenda guztiak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira, zabalkunde osoa izan dezaten.
Ondorioz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehen artikulua.– EHAAn argitaratzea 2018an «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programako garapenerako lankidetza-jardueretan parte hartzeko aukeratutako pertsonen zerrenda (ikus I. eranskina), zabalkunde osoa izan dezan. Pertsona horiek «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programaren 2018ko deialdia egiteko Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak 2017ko abenduaren 20an emandako Aginduaren babespean aukeratu dira (2017ko abenduaren 21eko EHAA).
Bigarren artikulua.– EHAAn argitara ematea, zabalkunde osoa izan dezan, ordezko izendatutako pertsonen zerrenda (ikus II. eranskina).
Hirugarren artikulua.– EHAAn argitara ematea, zabalkunde osoa izan dezan, aukeratu ez diren pertsonen zerrenda (ikus III. eranskina).
Laugarren artikulua.– EHAAn argitara ematea, zabalkunde osoa izan dezan, «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programako garapenerako lankidetza-jardueretan azkenean parte hartu duten pertsona onuradunen zerrenda 2018ko deialdian (ikus IV. eranskina).
Vitoria-Gasteiz, 2018ko irailaren 28a.
Gazteriako zuzendaria,
ANDER AŃIBARRO MAESTRE.