200. zk., 2018ko urriaren 17a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (189 KB - 2 orri.)
- EPUB (196 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
OSASUN SAILA
5076
141/2018 DEKRETUA, urriaren 9koa, zeinaren bidez Asociación Módulo de Asistencia Psico-Social de Cruces M.A.P.S.C. Elkartea onura publikokoa dela aitortzen baita.
Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 42. artikuluak honela dio: Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden elkarteak onura publikokotzat aitortu ahal izango dira, baldin eta elkarteok, beren jardueren bitartez, interes orokorra edo guztien ongia lortzen laguntzen badute, eta, horretarako, eskuzabaltasun-, altruismo-, elkartasun- eta aniztasun-balioak nabarmen gauzatzen badituzte.
Lege horren babesean, Asociación Módulo de Asistencia Psico-Social de Cruces M.A.P.S.C. elkarteak aitorpen hori eman dakiola eskatu du, bere ustez onura publikoko erakundea dela aitortzea merezi duelako, arreta psikosozial eta sanitarioaren eremuetan egiten duen lanagatik.
Asociación Módulo de Asistencia Psico-Social de Cruces M.A.P.S.C. elkartea Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dago, Bizkaiko Gobernu Zibilaren 1980ko urriaren 16ko Ebazpena dela bide.
Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatua dago, AS.R.P.B.01334 erregistro-zenbakiarekin.
Elkarteak batik bat Barakaldoko udalerriaren eremuan garatzen du bere jarduera.
Eratu zenetik, ASOC Asociación Módulo de Asistencia Psico-Social de Cruces M.A.P.S.C. elkarteak bere helburu nagusia lortzeko behar diren jarduera guztiak egiten ditu. Hauxe da helburu nagusi hori: Barakaldoko herritarrei arreta espezializatua ematea eremu psikosozial eta sanitarioan; horretarako, giza sufrimenduarekin –eta haren adierazpide desberdinekin– lotutako alderdi guztiak jorratzen dituzte, giza eskubideen errespetutik abiatuta, eta gizatalde desberdinen berezitasunak kontuan hartuta.
Gizarteak benetan interes orokorrekotzat jotzen ditu jarduera horiek guztiak.
7/2007 Legearen 45.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, onura publikoaren deklarazioa Gobernu Kontseiluak erabakitako dekretu baten bidez egingo da, kasuan kasuko sailek –gaiaren arabera– proposatuta. Agindu hori betez, dagokion espedientea izapidetu da, eta, ondoren, sailei eta erakundeei eskatu zaizkien txostenak erantsi zaizkio espedienteari.
Ondorioz, Lehendakariak, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak eta Osasuneko sailburuak proposaturik, entitate eta erakunde interesdunek aurkeztutako txostenak ikusita, eta Gobernu Kontseiluak 2018ko urriaren 9an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Asociación Módulo de Asistencia Psico-Social de Cruces M.A.P.S.C. elkartea onura publikokoa dela aitortzea, bere jardueraren bidez interes orokorraren alde egiten duela uste baita. Elkartea Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dago, AS.R.P.B.01334 erregistro-zenbakiarekin.
Horrekin batera, aitorpen honi dagozkion eskubideak aitortzen zaizkio, hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legeko 43. artikuluan xedatutakoak.
Vitoria-Gasteizen, 2018ko urriaren 9an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.
Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua,
BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.
Osasuneko sailburua,
JON DARPÓN SIERRA.