Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2018ko urriaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

ATERPE, S. COOP.
5072

IRAGARKIA, Aterpe, S. Coop. kooperatiba-sozietatea desegiteari buruzkoa.

Indarrean dagoen araudia betez, jakitera ematen da, herritar orok jakin dezan, 2018ko urriaren 1ean bazkide guztiak bertan zirela sozietatearen egoitzan (Hernani, Ibarluze industrialdea, B-5, B-6 eta B-15 pabiloiak) egindako ezohiko batzar orokorrean aho batez onartu zirela honako erabaki hauek

ERABAKIAK

1.– «Aterpe, Sociedad Cooperativa desegitea».

2.– «Kargutik kentzea Aterpe, S. Coop. kooperatiba-sozietateko egungo administratzaileak, artezkaritza-kontseilua osatzen dutenak (Sabino Galdos Galarza, presidentea; Luis Maria Arocena Lasa, presidenteordea; Sebastian Rodriguez Valdeolmillos, idazkaria), eta honako bazkide hauek sozietatearen likidatzaile izendatzea: Luis Maria Arocena Lasa (NAN zk. 15952547T), Sabino Galdos Galarza (NAN zk. 15924858A) eta Jose Ignacio Arbelaiz Zabala (NAN zk. 15950402V). Hori guztia egiten da Euskadiko Kooperatiben ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 90. artikuluak ezarritakoaren arabera».

3.– «Likidazioren Hasierako Balantzea onartzea, 2018ko urriaren 1ean itxi zena».

4.– «Ezohiko batzar orokor horretan hartutako erabakiak jendaurrean jartzeko, behar diren izapide guztiak egitea, nahitaez egin behar baita hori Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatu ahal izateko».

Ezohiko batzar orokorreko akta batzarraren amaieran onartu zen, eta idazkariak, presidenteak eta bertaratutako gainerako bazkideek izenpetu zuten egun horretan bertan, 18:30ean.

Hartutako erabaki horiei buruzko agiriak interesdunen eskura daude batzarra egin zen lokalean.

Hernani, 2018ko urriaren 1a.

Likidatzailea,

SABINO GALDOS GALARZA.

Likidatzailea,

LUIS MARÍA AROCENA LASA.

Likidatzailea,

JOSE IGNACIO ARBELAIZ ZABALA.


Azterketa dokumentala