Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2018ko urriaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5056

EBAZPENA, 2018ko irailaren 28koa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena, zeinaren bidez irabazi-asmorik gabeko zenbait erakunderi laguntzak ematen baitzaizkie, 2018-2019 ikasturtean eskola esparruan eta Hezkuntza Sailarekin lankidetzan egin nahi baitituzte ikasle ijitoentzako hezkuntza-jarduerak (L2. Hezkuntza inklusiboa eta aniztasunaren arreta).

Kontuan harturik zer dioen Hezkuntzako sailburuaren 2018ko maiatzaren 30eko Aginduak (agindu haren bidez, irabazi-asmorik gabeko zenbait erakunderi dei egiten zaie, hain zuzen ere, eskola esparruan ikasle ijitoentzako hezkuntza-jarduerak garatzeko 2018-2019 ikasturtean Hezkuntza Sailarekin lankidetzan jardun nahi dutenei), aurkeztu diren eskabideak eta ebaluazio-batzordearen proposamena aztertu ondoren, eta deialdia egiten duen Aginduaren 12. artikulua aplikatuz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Elkarteei laguntza hauek ematea, kasuan-kasuan zehazten den zenbatekoarekin.

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Elkarte hauek egindako eskabideei ezezkoa ematea, kasuan-kasuan zehazten den arrazoiarengatik:

(Ikus .PDF)

Hirugarrena.– Laguntzak bi zatitan ordainduko dira:

a) Aurre-ordainketa bat egingo da, diru-laguntzaren % 20koa, emandako laguntza onartu eta berehala.

b) Gainerakoa, diru-laguntza osoaren % 80a, bitarteko txostena aurkeztu ondoren ordainduko da. Txostenean, proiektuaren ordura arteko garapena zein izan den jasoko da eta ikastetxeetan garatzen ari diren lan-plangintza aipatuko da. Txosten hori 2019ko urtarrilaren 7tik 31ra bitartean aurkeztuko da.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko irailaren 28a.

Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria,

LUCÍA TORREALDAY BERRUECO.


Azterketa dokumentala