Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2018ko urriaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5053

AGINDUA, 2018ko urriaren 4koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez hautaketa-batzordea izendatzen baita euskal unibertsitate-sistemako ikerketa-taldeen jarduerak bultzatzeko diru-laguntzetarako.

Hezkuntzako sailburuaren 2018ko uztailaren 24ko Aginduaren bidez, euskal unibertsitate-sistemako ikerketa-taldeen jarduerak bultzatzeko diru-laguntzen deialdia egin zen.

Agindu horren hamahirugarren artikuluak honela dio:

Ebaluazioaren emaitzak hautaketa-batzordeari helaraziko zaizkio. Batzorde horrek kide hauek izango ditu: Ikerketako zuzendaria, batzordeburu ere izango dena; Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaria, eta Ikerketa Zuzendaritzako teknikari bat, idazkari-lanak egingo dituena.

EONALTBren 49.2 artikuluan eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 24. artikuluan xedatutakoa betetzeko, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Jaun-andre hauek izendatzea Euskal unibertsitate-sistemako ikerketa-taldeen jarduerak bultzatzeko diru-laguntzetarako hautaketa-batzorderako kide:

– Amaia Esquisabel Alegría, Ikerketako zuzendaria.

– Miren Artaraz Miñón, Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaria.

– Vicente Francisco Esparza Pujana, Ikerketa programen teknikaria.

2. artikulua.– Agindua honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

3. artikulua.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean. Bi kasuetan, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da epea.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 4a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala