Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2018ko urriaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5049

HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: Ebazpena, 2018ko irailaren 21ekoa, Gazteriako zuzendariarena. Honen bidez, jendaurrean jartzen da 2018. urtean zein diru-kopuru eta nori eman zaion diru-laguntza Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2017ko abenduaren 20ko Aginduaren babesean (2018. urtean gazte-taldeen arteko mugikortasun eta elkartrukerako jarduerak garatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duena).

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako hutsak atzeman dira Gazteriako zuzendariaren 2018ko irailaren 21eko Ebazpenean –horren bidez, jendaurrean jartzen da 2018. urtean zein diru-kopuru eta nori eman zaion diru-laguntza Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2017ko abenduaren 20ko Aginduaren babesean (2018. urtean gazte-taldeen arteko mugikortasun eta elkartrukerako jarduerak garatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duena)–. Ebazpen hori 2018ko urriaren 5eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen (193. zk.). Beraz, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

2018/4868 (2/1) orrialdean, euskarazko testuan, idazpuruan,

honela dio:

«EBAZPENA, 2018ko irailaren 21ekoa, Gazteriako zuzendariarena. Honen bidez, jendaurrean jartzen da 2018. urtean zein diru-kopuru eta nori eman zaion diru-laguntza Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2017ko abenduaren 20ko Aginduaren babesean (2018. urtean gazteria arloan egitarauak eta jarduerak garatzeko diru-laguntzak emateko modua arautzen duena).»

baina honela behar du:

«EBAZPENA, 2018ko irailaren 21ekoa, Gazteriako zuzendariarena. Honen bidez, jendaurrean jartzen da 2018. urtean zein diru-kopuru eta nori eman zaion diru-laguntza Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2017ko abenduaren 20ko Aginduaren babesean (2018. urtean gazte-taldeen arteko mugikortasun eta elkartrukerako jarduerak garatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duena).»


Azterketa dokumentala