199. zk., 2018ko urriaren 16a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (219 KB - 2 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
5047
143/2018 DEKRETUA, urriaren 9koa, Estatuko Administrazio Orokorrak Pasaiako Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluan dituen bokalak kargugabetzeko eta izendatzeko dena.
Estatuko Portuei eta Merkataritzako Nabigazioari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren atariko tituluaren II. kapituluan daude araututa interes orokorrekoen artean sailkatutako portuak. Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, Bilboko eta Pasaiako portuak sartzen dira interes orokorrekoen artean.
Estatuaren lurraldea antolatzeko modua eta lurralde horretako interes orokorreko portuek autonomia-erkidegoetan duten eragin ekonomiko eta soziala kontuan hartuta, aipatutako legegintzako errege-dekretuak behar diren neurriak ezartzen ditu erkidegoek portuetako agintaritzaren antolakuntzako egituretan parte-hartze handiagoa izan dezaten. Izan ere, agintaritza-egitura horiek portuak artezten dituzten organoak dira.
Estatuko Portuei eta Merkataritzako Nabigazioari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren 30. artikuluaren 1. eta 2. zenbakietan honela dago ezarrita:
«1.– Administrazio Kontseiluak honako kide hauek ditu:
(...)
b) Berezko kide bat; kide hori itsas kapitaina izango da.
c) Bokal-kopuru bat, 10 eta 13 artekoa. Kanariar eta Balear uharteetarako, ordea, 16 artekoa izango da. Autonomia-erkidegoei edo Ceuta eta Melilla hiriei dagokie kopuru hori ezartzea, baita bokalak izendatzea ere.
2.– Autonomia-erkidegoek edo Ceuta eta Melilla hiriek, c) letran aipatu diren bokalak izendatzerakoan, honako irizpide hauek errespetatuko dituzte:
a) Estatuko Administrazio Orokorraren ordezkaritza bokal horietako hiruk eta itsas kapitainak izango dute. Bokaletako bat estatuaren abokatua izango da, eta beste bat, Estatuko Portuak Erakunde Publikokoa.
b) Autonomia Erkidegoa lehendakariak eta lau bokalek ordezkatuko dute.
c) Kanariar Uharteetan, kabildo bakoitzak ordezkari bat izango du, eta, Balear Uharteetan ere, kontseilu bakoitzak ordezkari bat izango du.
d) Portuaren zerbitzugunea euren mugartean duten udalek Kontseiluko gainontzeko kideen % 33ko ordezkaritza izango dute. Eraginpeko udalak bat baino gehiago badira, lehenik eta behin ordezkaritza honako hauei egokituko zaie: Portu Agintaritzak administratutako portuari/ei izena ematen dien haiei; eta gero gainontzekoei: zerbitzuguneak eragiten dion udal-mugartearen azalerarekiko proportzioan.
e) Kontseiluko gainerako kideen ehuneko 66a, honako hauen ordezkaritzari egokituta izendatuko da: merkataritza-, industria-eta nabigazio-ganberei, enpresa- eta sindikatu-erakundeei, eta portuen arloan garrantzi handia duten sektore ekonomikoei.
Bokalen izendapena, nahitaez, Administrazio Kontseiluan ordezkaritza duten administrazio publikoek, erakundeek eta organismoek proposatuta egingo da. Estatuko Administrazio Orokorraren kasuan, Estatuko Portuak Erakunde Publikoko lehendakariak egingo du proposamena.
Administrazio Kontseiluko bokalen izendapenek, lehen paragrafoko c) letran aipatzen direnek, lau urteko indarraldia izango dute. Izendapena berritu ahal izango da, alde batera utzi gabe hurrengo apartatuan ezarritakoa.
Kontseiluko bokalak kargutik kentzeko erabakia autonomia-erkidegoko organo eskudunak hartuko du, bokal horiek ordezkatzen dituzten antolakundeek, organismoek eta erakundeek hala proposatuta».
Arau horietan ezarritakoa betetzeko, Estatuko Portuak erakunde publikoaren lehendakariak Pasaiako Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluan jakinarazi du Estatuko Administrazio Orokorra ordezkatuko duen bokal bat kendu eta beste bat izendatzeko proposamena.
Horiek horrela, eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legean eta Estatuko portuei eta merkataritzako nabigazioari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren proposamenez, Gobernu Kontseiluak 2018ko urriaren 9an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– Ondoren zehazten den pertsona Pasaiako Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluko bokal kargutik kentzea, aipatzen den zuzenbide publikoko erakunde juridikoak eskatuta:
Estatuko Portuen Lehendakaritzak eskatuta: Jacobo Caparrós Ruipérez jauna eta Enrique Álvarez Fanjul jauna.
2. artikulua.– Ondoren zehaztutako zuzenbide publikoko erakunde juridikoak eskatuta, eta irailaren 5eko 2/2011 Dekretuaren 30. artikuluaren 2. paragrafoan aurreikusitakoari jarraituz, Pasaiako Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluko bokal izendatzea, haren ordezkari izateko:
Estatuko Portuen Lehendakaritzak eskatuta: Mikel Durán Gonzalo jauna eta Jaime Odena Martínez jauna.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu honek ondorioak izango ditu Pasaiako Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluko lehendakariari kargugabetutako eta izendatutako bokalen berri ematen zaion egunetik aurrera; dekretua, bestalde, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da.
Vitoria-Gasteizen, 2018ko urriaren 9an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,
MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.