194. zk., 2018ko urriaren 8a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (221 KB - 2 orri.)
- EPUB (206 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4911
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira EAEko Jabetza Intelektualaren lurralde-erregistratzailearen ebazpen batzuk, eskubide batzuk inskribatzeko agintzeko direnak.
Banakako akinarazpena egiten saiatu arren, ezinezkoa izan da, eta, ondorioz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Jakinarazitako ebazpenak interesdunen aldekoak dira, dagozkien obren eskubideak Jabetza Intelektualaren Erregistro Nagusian inskribatzeko.
Horren berri ematen da, I. eranskinean adierazitako interesdunek jakin dezaten eta banakako jakinarazpentzat har dezaten.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 2a.
Kultura Ondarearen zuzendaria,
MIKEL XABIER AIZPURU MURUA.