Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

192. zk., 2018ko urriaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4858

IRAGARKIA, zeinaren bidez dei egiten baitzaie litezkeen interesdunei Bilboko 4 zenbakiko Administrazioarekiko Auzi Epaitegian ager daitezen, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko gerentearen 2018ko otsailaren 21eko Ebazpenaren aurka, 143/2018 prozedura laburtuaz burutzen ari den administrazioarekiko auzi-errekurtsoan. Ebazpen horren bidez atzera bota zen mantentze-lanetako eta produkziorako zerbitzuetako teknikari espezialisten lan-poltsa zabaltzeko hautaketa-prozesurako epaimahaiaren 2018ko urtarrilaren 16ko Erabakiaren aurkako gora jotzeko errekurtsoa, zeinaren bidez behin betiko onetsi baitziren merezimenduen faseko emaitzak.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu da Bilboko 4 zenbakiko Administrazioarekiko Auzi Epaitegian, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko gerentearen 2018ko otsailaren 21eko Ebazpenaren aurka, 143/2018 prozedura laburtuaz burutzen ari den administrazioarekiko auzi-errekurtsoan. Ebazpen horren bidez atzera bota zen mantentze-lanetako eta produkziorako zerbitzuetako teknikari espezialisten lan-poltsa zabaltzeko hautaketa-prozesurako epaimahaiaren 2018ko urtarrilaren 16ko Erabakiaren aurkako gora jotzeko errekurtsoa, zeinaren bidez behin betiko onetsi baitziren merezimenduen faseko emaitzak.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluak ezarritakoa betetzearren, litezkeen hirugarren interesdun guztiei dei egiten zaie, eta jakinarazten aipatutako auzibide prozesuan ager daitezkeela bederatzi eguneko epean, honako iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Administrazioarekiko auzi-errekurtso honetan litezkeen interesdunak zenbat izan daitezkeen ezin jakin daitekeelarik, honako iragarki hau argitaratzen da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 legearen 44. artikuluan ezarritakoa betetzen.

Jakinarazpen honek, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.

Leioa, 2018ko irailaren 25a.

Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko idazkari nagusia,

PEDRO MARIA IRIONDO BENGOA.


Azterketa dokumentala