Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

192. zk., 2018ko urriaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4857

EDIKTUA, behin-behineko atxikipeneko prozedura batetik datorrena.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, ediktu hau argitaratzen da, José Eduardo Sardi Florentín jaunari Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Giza Baliabideetako zuzendariaren 2018ko irailaren 4ko Ebazpena jakinarazteko balio dezan; ebazpen horretan, behih-behineko itzultze-prozedurari atzera egiteagatik amaiera ematea erabakitzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Ebazpena osorik ikusteko, interesdunak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Giza Baliabideetako Zuzendaritzan du eskuragarri, Vitoria-Gasteizko Araba kalea 45 helbidean.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta gorako errekurtsoa jartzeko epea hasiko da aipatutako 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoa betez. Adierazi behar da ebazpenak ez duela administrazio bidea agortzen eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan. Nolanahi ere, aukera dago zuzenbidean oinarritutako beste edozein errekurtso aurkezteko.

Vitoria-Gasteiz, 2018 irailaren 4a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendaria,

JUAN CARLOS SOTO PÉREZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala