Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

192. zk., 2018ko urriaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
4854

EDIKTUA, 5586/2018 espetxeratuen zaintzako espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) Espetxeratuen Zaintzako Epaitegiko epaile magistratua naizen aldetik, honako hau

Jakinarazten dut: nire kargurako epaitegi honetan, 5586/2018 espedientea bideratu da, Jose Antonio Blazquez Sanchezi baldintzapeko askatasuna errebokatzeko, zeina preso egon baitzen Martuteneko espetxean (1956-04-13an jaio zen, eta 06205888M NAN-zenbakia du). Egun ez dakigu non dagoen. Espediente horretan, autoa eman da, 2018-08-08an, eta honela dio xedapen zatiak hitzez hitz:

«Baldintzapeko askatasuna errebokatzea Jose Antonio Blazquez Sanchez presoari, honako kausa hauetan:

– Donostiako Zigor-arloko 4 zenbakiko Epaitegiaren 1094/2011 zenbakiko betearazpena.

– Donostiako Zigor-arloko 4 zenbakiko Epaitegiaren 3199/2012 zenbakiko betearazpena.

– Donostiako Zigor-arloko 4 zenbakiko Epaitegiaren 272/2014 zenbakiko betearazpena, egun honetatik aurrerako ondorioekin; espetxera itzuli behar du. Igor bekio jakinarazpena Martuteneko espetxeko zuzendariari.

Igor bitez ofizioa eta agindua Ertzaintzaren polizia-etxera, atxilotu eta espetxeratu dezaten».

Jose Antonio Blazquez Sanchez baldintzapean askatuari jakinarazpen gisa balio diezaion, ez baitakigu non dagoen, agindutakoa betez, ediktu hau egiten dut Bilbon (Bizkaia), 2018ko irailaren 17an; halaber, ebazpen honen aurka, erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela ohartarazten zaio, ediktu hau jakinarazten denetik hiru eguneko epean.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala