Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

192. zk., 2018ko urriaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4853

EDIKTUA, kontratuei buruz bideratutako 572/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 572/2018-E hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Limite 24 S.L.

Abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Lilian Pinheiro Alves.

Gaia: hitzezko judizioa.

Judizio horren gainean, 213/2018 epaia eman da 2018-09-11n. Hau dio epaitzak:

EPAITZA

Marta Calvo Entiok Límite 24, S.L ordezkatuz jarritako demanda ezestea erabaki dut, eta, beraz, Lilian Pinheiro Alves demanda horren uzi guztietatik absolbitzen dut.

Prozedura honetan zehar sortutako kostuak ordaintzera kondenatzen dut Límite 24, S.L.

Ebazpen honen aurka, ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Lilian Pinheiro Alves demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak ezin du errekurtsorik jarri.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko irailaren 11.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala