Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

192. zk., 2018ko urriaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4852

EDIKTUA, delitu arinen gaineko 237/2018 judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Mikel Beunza Urtasunek, Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik,

Fede ematen dut:

Delitu arinen gaineko 237/2018 judizioan, epaia eman du, 2018-07-17an, Laura Mateos Terron epaitegi honetako epaileak.

«77/2018 EPAIA

Irun (Gipuzkoa), bi mila eta hamazortziko uztailaren hamazazpia.

Nik, Pablo Garcia Abadek, Irungo (Gipuzkoa) Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegiko epaile naizen aldetik, delitu arinen gaineko 237/2018 autoak ikusi ditut. Horrenbestez, Konstituzioak ematen dizkidan eskumenen indarrez eta erregearen izenean, epai hau ematen dut:

EPAITZA

Daniela Georgiana Andrei kondenatzen dut, honen egile erantzulea den aldetik:

1) Zigor Kodearen 147.2 artikuluan jaso eta zigortutako lesio delitu arin bat egin du eta, erantzukizun penala aldatzen duen inguruabarrik ez dagoenez, eguneko 4 euro ordaindu beharko ditu hilabetean zehar; gainera, Zigor Kodeko 53.1 artikuluan ezarritako erantzukizun pertsonal subsidiarioa izango du.

Andrea Georgiana Andrei-k kalte-ordaina emango dio Annelisz Cosmina Beldiman-i, eragindako lesioak direla-eta: 120.6 euro gehi PZLko 576. artikuluan jasotako interesak.

Annelisz Cosmina Beldiman absolbitu egiten dut Zigor Kodeko 147.2 artikuluan aurreikusitako lesioen delitu arinetik –hori zela-eta salatua izan zen–.»

Annelisz Cosmina Beldiman (pasaporte zk.: P00499618H) non dagoen ez dakigunez, ediktu honen bidez epaia jakinarazten zaio. Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkeztu ahal izango du epaitegi honetan, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzenduta, bost eguneko epean. Errekurtsoa epaitegi honetan aurkeztu beharko du.

Demandatuak eskuragarri dauka ebazpenaren testu osoa epaitegi honetako bulegoan.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ediktu hau ematen dut Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta hamazortziko irailaren bostean.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala