Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

192. zk., 2018ko urriaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4850

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako bideratutako 647/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Barakaldoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 647/2017 prozedura bideratu da, Wendy Carolina Garcia Maldonadok eskatuta Armindo Flores Amayaren aurka, guraso eta seme-alaben arteko neurriei buruz. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:

EPAITZA

Armindo Flores Amayaren aurka Wendy Carolina García Maldonadok aurkeztutako demanda partez baiesten dudanez gero, alderdiek XXXXX eta XXXXX alaba adingabeekin izango dituzten harremanak arautzeko neurri hauek onartzen ditut:

A) Indarrik gabe uzten da Armindo Flores Amayak XXXXX eta XXXXX alaba komunen gainean zuen guraso-ahala; izan ere, amak bakarrik baliatuko du ahal hori, aurrerantzean. Zaintza eta jagoletza ere amari esleitzen zaizkio, eta ez da ezartzen komunikazio- edo egonaldi-erregimenik zaintza ez duen gurasoaren alde.

B) Mantenu-pentsio bat ezartzen da, hileko 150 eurokoa (75 euro alaba bakoitzeko), alaben aldekoa eta zaintza ez duen gurasoaren kargura. Hilabete bakoitzeko lehen bost egunen barruan ordaindu beharko du guraso horrek pentsioa, eta urtero eguneratuko da Estatistika Institutu Nazionalak aldian-aldian argitaratutako KPIren aldaketen arabera; zenbaketa hasteko oinarritzat ebazpen honen eguna hartuko da.

C) Alaba adingabeen aparteko gastuak guraso biek erdibana ordaindu beharko dituzte. Dena dela, urgentziazkoak ez diren aparteko gastuak biek baimendu beharko dituzte. Baimena emantzat joko da, baldin eta beste alderdiak jakinarazpen fede-emailea egin eta hurrengo 10 egunetan berariazko eragozpenik jartzen ez bada (komunikazio horretan adieraziko da zer gastu egin nahi den, zergatik den beharrezkoa, eta zenbat diru ordaindu behar den; eta, gainera, dagozkion agiriak jasoko dira han). Eta hori guztia auzialdian sortutako kostuei buruzko berariazko erabakirik hartu gabe.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen gordailu eta kontsignazio kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4795. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Kontsignazioa egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOren 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Armindo Flores Amaya demandatuari jakinarazpena legez jarritako moduan egiteko ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta hamazortziko irailaren hamazazpian.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala