192. zk., 2018ko urriaren 4a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (182 KB - 1 orri.)
- EPUB (190 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4848
EDIKTUA, guraso-ahala kentzeari buruzko 1063/2017 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).
Judizioa: 1063/2017 prozedura arrunta.
Demandatzailea: N. M. T.
Abokatua: Jose Miguel Soler Allende.
Prokuradorea: Maria Luisa Gutierrez Ontoria.
Demandatua: Ruben Orlando Perez.
Auzigaia: guraso-ahala kentzea.
Judizio horretan, epaia eman da 2018-09-13an. Hona hemen epaitza:
EPAITZA
Partez baiesten dut N. M. T. andreak Rubén Orlando Pérez jaunaren aurka aurkeztutako demanda. Horrenbestez, aldatu egin behar dut epaitegi honek 2014ko martxoaren hamalauan emandako epaia, 757/2013 prozeduran emana, eta erabaki dut: Rubén Orlando Pérezi M. P. M. bien alabaren gaineko guraso-ahala kentzea, zeina amak bakarrik erabili ahal izango baitu, eta amari ematea, halaber, alabaren zaintza eta jagoletza, jagoletzarik ez duen gurasoaren aldeko komunikazio- eta egonaldi-erregimenik ezarri gabe.
Rubén Orlando Pérezi demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Barakaldo (Bizkaia), 2018ko irailaren 13a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.