192. zk., 2018ko urriaren 4a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (227 KB - 3 orri.)
- EPUB (303 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4844
EBAZPENA, 2018ko irailaren 14koa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita zer toki-erakunderi emango zaizkien 2018. urtean artxibo sistema martxan jartzeko edota sendotzeko diru-laguntzak.
2018ko maiatzaren 14an argitaratu zen EHAAn 2018ko apirilaren 25eko Agindua, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, toki-erakundeei beren artxibo sistema jartzeko edota sendotzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duena.
Agindu horren 11.3 artikuluak dioenez, Kulturako sailburuordeak hartutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Horrek ez du esan nahi onuradun gertatzen direnei banakako jakinarazpena egingo ez zaienik. Hortaz, Kultura Ondarearen Zuzendaritzaren ebazpen-proposamena ikusita, hauxe
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Argitara ematea Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2018ko apirilaren 25eko Aginduaren babesean emandako diru-laguntza guztiak eta haien onuradunak. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.
Bigarrena.– Agindua ematea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko irailaren 14a.
Kulturako sailburuordea,
JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.